« Gizarte bat | Harmoniarik ez, mesedez »
Bere aitaren alaba / Anne Berest (Jon Muñoz) / Alberdania, 2011
Aita eta alaba Javier Rojo / El Correo, 2011-07-09
Anne Berest azken urte hauetan Frantziako literaturan ezaguna egin den idazle bat dugu. Izan ere, euskal itzulpenean Bere aitaren alaba izenburuarekin argitaratu den liburu honekin Goncourt sarian finalista suertatu zen, liburu hau bere lehenengo nobela izan arren. Istorio intimista bat kontatzen zaigu nobela labur honetan, pertsonen arteko eta batez ere familia barruko harremanetan zentratua. Hiru ahizparen eta aitaren artean agertzen diren gorabeherak azaltzen dira. Nagusiak dira hiru ahizpak dagoeneko, eta kontakizunaren hasieran aitarekin eta honen bikotekide berriarekin elkartzen dira ahizpa nagusiaren urtebetetze ospakizunean, familia normala dela irudikatu nahirik. Kontakizuna adinez bigarrena den ahizparen ikuspuntutik eta haren ahotsean kontatuta dago. Baina harreman hauetan aspaldian hil zen amaren presentzia agertzen zaigu, bertan egon gabe presentzia hau oinarrizkoa baita gertatzen dena ulertzeko. Gauzak honela, pertsonaiek hiruki bat osatzen dute: alabak daude alde batetik, umeak zireneko konplizitatea galdu duten arren oraindik ere multzoa osatzen dutenak; aita dago, bigarrenez, ospakizunetan elkartzean familia normala dela irudikatu nahi duena; eta aitaren bikotekide berria, bukatzeko, familian integratzeko ahaleginak egiten dituena, hildako amaren presentzia jasanezina egiten bazaio ere. Familia normala dela irudikatu nahi lukete, eta horretarako familia normalek egin ohi dituztenak egiten dituzte. Alde horretatik kontakizuna batez ere ospakizunetan zentratzen da. Baina berehala konturatuko gara beraien arteko harremanak oso tirabiratsuak direla. Eta honi gaineratu behar zaio urtebetetze ospakizunean familia barruko aspaldiko sekretu bat azaleratzen dela.
Pertsonaiak neurotiko xamarrak dira, eta beren arteko harremanetan konpondu gabeko arazoak daude, denborak dagoeneko konponezin bihurtu dituenak, eta narratzailearen ikuspuntutik begiratuta Ediporen konplexu gainditu gabea dagoela ere esan liteke. Ospakizunen anekdotak oinarritzat hartuta, aitatasuna alaben ikuspuntutik nola ikusten den agertzen zaigu.
Odola kantari
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
Nagore Fernandez
Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Iraitz Urkulo
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Mikel Asurmendi
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Maddi Galdos Areta
Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Aiora Sampedro
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Felipe Juaristi
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Mikel Asurmendi
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña