« Abandonuontzia | Desagertzea posible denean »
Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2011
Gizarte bat Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-07-08
Idazteko behar da aitzaki bat. Gogo bat. Zure ingurunean, gertakariak suertatzen dira. Eta horiek, une bat baino ez dira zure bizitzan. Eta kalearen bueltan, edo afalosteko telebistako irudiek, ordezkatzen dute guztia, ia oharkabean, pelikula ezberdinak bizitzen ditugularik, guztiak, ia aldi berean. Iñaki Irasizabalek, bere azken liburuan, Igelak benetan hiltzen dira, aurkezten digun historia —hamabi urteko neska bat desagertzen da Euskal Herriko kostaldeko herri batean—, irratietan, egunkarietan, telebistetan, horrelako gertakariak suertatzen direnean, sekulako bazka izaten dira. Baina ez zaigu iruditzen hau gure eguneroko kaleetan suertatu daitekeenik. Idazleak gaia lantzen du, esan daiteke, nobela beltza bat balitz bezala. Narratzailearen protagonismoa, trama eramaten nabarmena da; agian sumatzen da idazleak bere baitan duela historia eta gehiegi erakusten du, eta hau atzematen da nobelaren egituran. Argazki moduan historian txertatzen dira protagonista ezberdinen joan-etorriak, batzuetan, nolabaiteko desoreka sortzen dutelarik. Baita ere esan daiteke, agian ere errealitatean horrela delako, pertsonaia batzuk nahiko estereotipatuak daudela (gazte drogazaleak, guraso bananduak, bigarren harremanak, pederastia…), baina bai egilearen alde esan behar da, tramari gehitzen diola elementu bat, agian arestian aipatutako genero literarioak sarritan eskaintzen ez duena: kondairaren bitartez gure gizartearen zuloak mahai gainean erakusten zaizkigu nabarmen. Neska desagertzen da eta herriko jendearen ezinegona agerikoa da. Gizakiok ditugun aurreiritziak, kontraesanak, moralkeriak, oso ongi islatzen ditu Irasizabalek, eta irakurleak osatuko du historiaren amaiera.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi