« Erraztasunaren ajeak | Egilea aurkilea izaki »
Sakoneta / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2011
Sakoneta I.E. / Aizu!, 2011-06-08
Ertzainak, kazetariak, ekologistak, ETAko preso ohi bat… Denak elkartzen dira Mendiguren Elizegiren azken nobelan, eta egun bakar batean garatzen da istorio osoa. Hain denbora laburrean denek dute protagonista izateko astia, nobelaren egiturak berak ere laguntzen baitu horretan, elkarrizketak direlako nagusi oso kapitulu laburretan banatutako liburuan. Horrek guztiak Sakoneta istorio dinamiko eta arina izatea eragiten du.
Gaurkotasun handiko gai bat aukeratu du idazleak eleberri honetan, AHT bertatik pasatzeko bizilekurik gabe geratuko den “terrorista” baita istorioaren jatorria. Protagonista guztiek euskaldunontzat oso ezagunak diren jarrerak erakusten dituzte, baina esperpentora eramanak (ez da bakar bat ere salbatzen), eta Mendiguren Elizegik barregarri uzten ditu ironiaz betetako kontakizunean.
Bestalde, topikoek ematen duten jokoa ederki aprobetxatu du idazleak, nobelari hasiera ematen dion esaldia irakurri besterik ez dago hori ulertzeko: “Euskadi sakona aipatzen didan hurrengoari, ostia pare bat!”. Bukaera, aldiz, ezin esan hain erraz aurreikusten denik. Are gehiago, irakurlea nobela osoko tonuari eutsiko dion amaiera baten zain dagoenean, supituan gertatutakoak harrituta utziko du. Bukaerako esaldiak aurrenak beste indar dauka, baina ez dugu hemen jarriko, bestela ez bailuke graziarik edukiko liburua irakurtzeak…
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero