kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Linh jaunaren biloba / Philippe Claudel (Itziar Diez de Ultzurrun) / Igela, 2010

Arima galduak Iban Balerdi / Gara, 2011-06-04

Hasieratik bertatik harrapatzen zaitu nobela motz honek. Bere ondasun guztiak gainean daramatzan agurea itsasontziaren popan atzera begira, sei asteko bilobatxoarekin batera. Han, itsasoaren bestaldean, hilik dago bera inguratzen zuen oro, lurra, herria, arbasoak, familia. Ihes egitera behartu dute, gerrak akabatu duen bizitza utzi eta nonbaitera doa. Toki berriak, ordea, ez du usainik, ez du ahots ezagunik, ez du goxotasunik. Ia erabateko bakardadea.

Hemendik aurrera, errefuxiatu gunera egokitzeko prozesua azaltzen zaigu, eremu arrotzeko egunerokotasun berria. Kontu txiki ugari modu xehean esplikatzen dira, Linh jaunarentzat egiten duen guztiak baitu orain garrantzia. Ohikoak direnak bizitza normalean, aipatu ere egiten ez diren horiek, eginbehar nagusi bilakatzen dira. Poliki-poliki, bizitokitzat duen gela handitik ateratzen ausartuko da, kanpoko asfaltozko oihanera.

Era horretan ezagutuko du Bark jauna, nora ezean dabilen alargundu berria. Ez du bere hizkuntza mintzatu edo ulertzen, ezta lagun berriak Linh jaunarena ere, baina “Bark jaunari esker, herrialde berriak badu aurpegi bat, eta ibilera bat, pisu bat, neke bat, irribarre bat, baita lurrin bat ere, zigarreten kearen lurrina. Gizon lodiak hori guztia eman dio Linh jaunari oharkabean”. Biak dira arima galduak, etorkizunik ikusi ez eta oraina ere lausotua dakusatenak. Hala ere, edo horregatik, bihurtuko dira adiskide eta elkarren sostengu nagusi. Batak, arretaz entzungo duen norbait behar du; eta besteak, gozotasunez hitz egingo dion pertsonaren bat. Momenturik politenetakoak dira biak agertzen diren horiek.

Laburra da eleberria eta erraz irakurtzen da, baina kontu ugari ukitzen ditu ehun eta hogeita lau orrialdeetan zehar. Bakardadea, isolamendua, adiskidetasuna, erbestea eta gerrek sortzen dituzten oinazeak, besteak beste. Arretaz irakurtzea komeni da, beraz, detaile asko baititu kontuan hartzeko modukoak. Bestela, bukaera hunkigarriak hainbat pasarte buruan errepasatzera eramango zaitu, edo berriz leitzera —hain txarra ere ez dena—.

Bestalde, aipagarria da autoreak duen trebetasuna idatzitako istorioa ikusgarri bihurtzeko. Izan ere, idazle izateaz gain, zinemako eta telebistako gidoilari ere bada Philippe Claudel frantziarra, eta horren eragina nabarmena da. Pertsonaia nagusiaren kasuan, Asia hego-ekialdeko agurea irudika daiteke bere abizen eta ematen dituen beste zenbait zantzurengatik. Inongo tokiren izenik eman gabe, badaukagu gutxi-asko bere irudi bat buruan. Hortik aurrera, Linh jaunaren jarrera, apaltasuna, errespetuzko keinuak, kasik ikusi egin daitezke.

Liburu ederra berriz ere Igela argitaletxearen eskutik heldu zaiguna. Argi geratzen da laburtasunak eta arintasunak ez dutela liburu baten kalitatea zertan baldintzatu. Ederra Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailearen lana ere, istorioak eskaintzen duen sentiberatasuna eta gozotasuna transmititzen asmatu duela uste baitut.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak