« Erritmo pausatua | Arima galduak »
Mea culpa / Uxue Apaolaza / Elkar, 2011
Neurosia Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-06-03
Obsesioak eta ikarak. Eta iraganaren beldur bizi gara. Iragana orainetik begiratuta, ez da, eta hala eta guztiz ere, mamu bat bezala bizi dugu; agian unean uneko ez dugulako erantzuten jakiten; agian ezintasuna dugulako, ez baita gizakiak duen gaitasunetako bat gertakarien aurrean erantzun egokia ematea. Eta hau gure geografian, norberak daki ze erantzun mota eman duen, erantzutea egokitu zaioenean, nolabaiteko neurosi batekin biziz. Uxue Apaolazak XII. Igartza Saria baliatuz, Mea culpa eleberria idatzi du, eta bere ibilbide literarioan lehenengo lanaren gaien inguruko obsesioekin jarraitzen du: bakardadea, gizartean tradiziozko giza harremanen inguruko korapiloak, kolore anitzetako pertsonaiak erakutsiz. Eleberriak azpimarratzeko elementu bat azaltzen du eta hau da errudun sentimendua agertzen duela gure euskal esparru politikoaren gatazka etikoarekin. Eta hemen egilea oso ausarta da, gatazkak erakusten duen oinazearen muinera joaten baita, morala alde batera utzita; norberak egin behar du hautua, bere erruei aurrez aurre begiratuz, tranparik gabe. Eleberriak pertsonai nagusi bat du, Lur, eta bera da eleberriari haria ematen diona, nahiz eta pertzepzioa, batzuetan, lausotua geratzen den irakurlearentzat. Uxue Apaolazak eleberria, estruktura aldetik, ezin uka, bitxia egin duela, baliatzen baita pertsonaiaz bere eleberria garatzeko.Eta, agian, gaur egungo sare sozialei, facebookei hain zuzen, keinu behartu bat eginez, eleberrian, traman sartu egiten du. Arestian aipatu dugu lausotasunaren keinua, eta hau berresten da, idazleak epilogo moduko bat idazten duelako, eleberriaren nolabaiteko azalpenak emanez. Beharbada honek kentzen dio idazleak eraiki duen proposamen berritzaile honen xarma.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi