« Giltzurrun-harriak | Barne kezkak »
Orgasmus / Askoren artean / Txalaparta, 2010
Terriblea iruditzen zait Gema Lasarte / Argia, 2011-05-22
Orgasmus irakurri dut eta liburua bera baino adierazgarriago iruditu zait liburu honen inguruan hautsak harrotu nahian sorturiko gatazka. Liburua irakurri aurretik, bazen gauza pare bat, irakurketa erakargarri batetik urruntzen ninduena: enkarguko gauza izatea, batetik; eta bestetik, ipuin antologia izatea. Ipuingintzaren inguruan Julio Cortazarrek esaten zuen eleberriak, boxeoan bezala puntuka irabazten zuela irakurlea, eta ipuinak, berriz, knock-out batekin.
Beraz, ipuinak kolpez irabazi behar du irakurlea. Eta hori hain da zaila… Normalean, nago ipuin antologietatik, hori, bakarren batzuek besterik ez dutela lortzen, poesia liburuetan gertatzen den bezalaxe; eta enkarguz denean, zer esanik ez. Haratx, laburbilduz ipuin bildumak enegan sorturiko inpresioa.
Liburua hamaika emakume idazlek idatzi dute. Gaia: Erasmus. Literatur sistema guztietan idazleen kolektiboak sortzen dira, gurean horren lekuko: Pott, Lubaki, Tropelekoak eta, itsumustuan, Erasmus neskak. Euren hitzetan nahiago Orgasmus Erasmus baino, eta horren inguruan esandakoak liburuaren aurkezpenean “orgasmus belaunaldia”-ren arkeologia baterako irakurketa proposamenean bildu dituzte.
Niri terriblea iruditzen zait. Baina nik esan beharrekoak webgunean oso ondo jasoak daude. Bertan Iraitz Urkulok El Correon egindako iruzkinari ihardespen jarioa etorri baitzaio Iratxe Esnaola idazlearen lumatik eta Josune Muñoz kritikari feministaren literatur irizpideetatik.
Kontua da emakume idazleek lubakietatik ateratzea lortzen dutenean, hau da, geure literatur sisteman % 15 izatea apenas lortzen dutenean, demaseko mediatizazioa eta booma dagoela esaten da. Eta, gainera, lotsagabeki izenak ematen dira. Nago emakumeak idazten ari direla, emakumeak unibertsitateetan literatur klaseak ematen ari direla eta nago emakume gutxi batzuk ikerlari lanetan ari direla eta ondorioz, ikusezin zena ikusgarri bihurtu dela; eta horri booma esaten zaio, gizonezkoena naturala den modu berberean. Emakumeak idazten ari dira, gutxi batzuk dira eta gainera, gutxi horien artean batzuen batzuk oso luma dotorea dute; eta literatur bizia egiten ari dira; eta literaturari beste ikuspegi bat, beste begirada berri bat eransten ari dira. Eta hori ez da booma. Pixkanaka-pixkanaka, emakumeak negualditik ateratzen ari dira San Jose loreak bezala eta horren aurrean aukera hagitz dago: harriak bota, ez ikusiarena egin eta berriro ere negualdira kondenatu, edo modu naturalean udaberriak eskaintzen duen paisaiari begiratu, hor baitago kolore eztanda, hor elutsetik eguterara pasa ahal izateko pasahitza.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi