kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hiru koadreno txiki / Fermin Erbiti / Pamiela, 2011

Barne kezkak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-05-27

Norberak daki zer daukan bere barne lapikoan. Zer dagoen irakiten. Fermin Erbitik, Hiru koaderno txiki lanarekin Juan Zelaia Saria bere 2010ko edizioaren irabazleetako bat dugu. Liburuak bi atal ditu: “Lapurturiko Esaldien Haritik”, da lehenengoa; bigarrena, “(In)Komunikazioa”. Atal bakoitzean, beraz, irakurleari oso garbi adierazten zaio zer aurkituko duen. Gidoiari jarraituz, aipatutako lehen atalean, gogoetak agertzen dira, bakoitza izenburu batekin. Fermin Erbiti saiatzen da aurkezten bere bizitzan, egin dituen irakurketa anitzaren ondoren, irakurketa hauen hausnarra. Esan beharra dago, irakurketa oso heterogeneo dela, eta hau egilearen alde, irakurleari eskaintzen diola, nolabaiteko emaitza bat, alegia, ironia finez, idazleak hausnartutakoaren ondorioa idazten du. Azterketa bat dago, eta emaitza ere testu bakoitzean agertzen da. Eta egileak erakusten du zintzotasuna, ez baitu inolako demagogiarik erakusten bere lanean; irakurleak hor dauka bere protagonismoa: berak ere irakurritakoarekin, hausnartu, idatziak horretara bultzatzen baitu: “Zalantza handia, argi handia” esan dugun izenburuetako bat da, eta hau dio Erbitik: “Dakienak, dakienez, badaki gutxi dakiela. Ezjakina, aldiz, oso argia delakoan dago”. Eta bigarren atalari dagokionez, (In)Komunikazioan, liburuan, egilearen aitzinsolasean hau agertzen da. “Uholdeetan ur edangarri falta izaten da arazo nagusietakoa. Informazio-uholdeak ere ez al du antzeko zerbait ekarri?”. Galdera honek oso ongi adierazten du bertan, Fermin Erbitiren nondik norakoak. Kazetari batetik etorritako galdera da, badaki beraz zertaz ari den egiten zaigun proposamen honetan, eta benetan, idazlearen proposamena interesgarria da.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak