kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Hiru koadreno txiki / Fermin Erbiti / Pamiela, 2011

Besteren hitzetatik Javier Rojo / El Correo, 2011-05-28

Lanbidez kazetaria da Fermin Erbiti, hainbat lanbidetan ibilitakoa, baina literaturaren zaletasunak ere kutsatu egin du, batzuetan gaixotasun moduko bat izan daiteke-eta literatura. Lanbidea eta zaletasuna uztarturik, saiakera liburu hau plazaratu berri du, Hiru koaderno txiki izenburua duena. Hitzaurrean azaltzen denez, idazlea hiru koadernotan ibili da besterengandik irakurritakoa kopiatzen, besteren esaldiak bere eginez. Apunte horiekin eta, besteren hitzak abiapuntu, bururatu zaizkionak txukun eta ordenan jarrita sortu du idazlan hau Erbitik. Lehenengoan, hainbat gai aipatzen dira (modernitatea, progresoa, literatura, elkartasuna…); bigarrenean, berriz, kazetariaren lanbidean zentratzen da hausnarketa eta horren inguruan bere iritziak plazaratzen ditu. Azken urte hauetako saiakera liburuetan ohiko bihurtzen ari zaigun bezala, liburua atal laburrez osaturik dago, eta idazleak gaiez gai jauzi egiten du kate batean egongo balitz bezala, gai bat, atal batean azaldutako ideia bat, hurrengo gaian ate joka dabilelarik. Hausnarketarako abiapuntuan, beti ez bada ia beti, nonbaitetik hartutako hitz batzuk dauzkagu. Saiakera egiteko forma honi inpresionista dei geniezaioke, idazleak diskurtso sendo eta koherentea baino gehiago hainbat ideia solte zabaltzen baititu.

Gauzak honela, utopiaz eta errukiaz, haurtzaroaz eta oroimenaz, politikaz eta jakintzaz hitz egiten digula ikusiko dugu, Castilla del Pino, Machado eta Kapuscinski-ren aipuak agertzen doazelarik. Idazleak aurkezten dizkigun atal hauetan, hiru oinarri ideologiko daudela iruditu zait: erlatibismo kulturala, mendebalde aberatseko etnozentrismotik ahal den neurrian urruntzera daramana, mundua beste ikuspuntu batetik begiratzeko; eszenptizismo ironikoa, zeren gure inguruan geratzen dena ikustean entomologoarena egiten saiatzen baita, pixka bat urrunetik begiratzen, gu ere objektu bihurtuta; eta modernitatearen aurkako jarrera kritikoa, mundu modernoan itxuraz baino ez baitira asetzen gizakien beharrak. Halako saiakeretan normala da kontraesanen bat egotea eta dudazko jarrera hau horren lekuko da: batzuetan gizakiak beti berdin jokatzen duela adierazten da; baina besteetan, modernitatearen aurka, lehengoa beti hobea delako ideiaren alde dagoela ematen du. Izan ere, pentsamendua eraikitzeko tresna baino hausnarketarako gonbidapena da liburu hau. Eta halaxe hartu behar du irakurleak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak