« Ez naizena naiz | Aztoramenean, giza-etologia »
Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2011
Desagerpenaren atzean Javier Rojo / El Correo, 2011-05-21
Iñaki Irasizabali intrigazko nobelak idaztea gustatzen zaio. Horixe gertatzen zen orain arte idatzi dituen liburuen artean famatuenean, “Mendaroko txokolatea” izenburuko hartan. Eta berdin azaltzen zaigu gaurko honetan, “Igelak benetan hiltzen dira” deitzen den nobela labur honetan.
Lehenengo eta behin esan behar da honelako nobelak idaztea zaila dela. Irakurleak jakin behar duen informazioa momenturo kontrolatu behar da, baina kontrol horretan ez da idazlearen eskua gehiegi nabaritu behar, irakurlea manipulatuta sentituko ez bada. Istorio interesgarria izan behar du, baina sinesgarritasunaren arauak errespetatuz. Egia da Iñaki Irasizabalek liburu honetako hautatu duen istorioa interesgarria dela. Izan ere, gertakariak hamabi urteko neskato baten desagerpenaren inguruan ardaztuta daude. Kostaldeko herri txiki batean bizi den neskato hau desagertu egin da eta haren arrastorik inon agertzen ez denez, bere aita, herriko udaltzaina, inguruak astintzen hasten da, ea handik zer ateratzen den. Narrazioa ardatz horren inguruan bilduta agertu arren, aitak alaba aurkitzeko egiten duen ahaleginaren kontakizunak aitzakia ematen du herrian bizi direnen harremanak eta ezkutatzen dituzten sekretuak aireratzeko, itxuraz orekatua eta lasaia izan behar zen herriaren azalaren azpian arazoz beteriko pertsonaia batzuk agertzen zaizkigu-eta. Kontakizuna aurrera eramateko, idazleak pertsonaia bat hautatu du narratzaile moduan, gertakarien kronika egitea erabaki duena. Idazkeran aditzak (ekintzak) garrantzi osoa hartzen duen esaldi laburrak erabiltzen dira, kontakizunari berebiziko abiadura ematen diotenak, baina inplikazioetan hausnartzea galarazten dutenak.
Bestalde, hainbat eta hainbat xehetasun txiki aipatzen direnez narrazioan, duda bat planteatzen zaio irakurleari: Nola jakin dezake gertakarietan inplikazio berezirik ez duen pertsonaia batek hainbeste xehetasun, bertan egon ez bada? Pertsonaiaren izaerak inkoherentea baitirudi, hark erakusten duen ikuspuntuarekin konparatuta. Eta horrekin batera, beste informazio garrantzitsu batzuk (gertakarien subjektuak, adibidez) ezkutatu egiten ditu, suspentsea sortu nahirik-edo. Azkenean, irakurleari inpresioa geratzen zaio idazlearen presentzia gehiegi nabarmentzen dela argumentuaren aldetik begiratuta bigarren mailako pertsonaia baino ez den narratzaile horrengan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez