« Basamortua ikur | Tragikomedia italiarra »
Txakur ingelesak / Lutxo Egia / Susa, 2011
Ez naizena naiz Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-05-20
Ezin dut esan letra hauek, irakurle, irakurtzen ari zaren hori, zuk jasotzen ari zaren mezua dutenik. Are gehiago, ongi begiratu, paperean agertzen dena ez da zuk uste duzunaren kronika, ez da irakurtzen ari zaren idatzia. Ez. Agian, beste zerbaiten iruzkina da. Hau ez da adarjotze bat. Lutxo Egiak, bederatzi ipuinez osatutako liburua plazaratu du, Txakur ingelesak, eta bertan, ipuinak osatzeko, gai bakar bat lantzen du: bizitzan, errealitatea eta fikzioaren artean dagoen marra fina.
Marra hau, egileak, narratzaile nonahiko batez marrazten du. Narratzaileak pertsonai guztiekin, ia-ia, arazo berberekin osatu du bere amarauna. Idazleak eskaintzen diguna, gogoetagai bat da. Ez dirudi bere benetako fikzioa eskaintzen duena denik, baizik eta bere baitan, idazlearen niaren kezka subjektiboa agertzen du; desagertuak, ikusezinak direnak islatuta daude ipuinetan, era oso ezberdinetan, ?”Ezin ikustea ez ote da behin-behineko oroimen-galtze baten seinalea??” ?”Zenbat aldiz ez ote naiz harritu, senide edo lagun baten etxean, existitzen zirenik ere imajinatzen ez nituen liburuak aurkitzean; edo kitzikatzen nauten liburu-azalak ikustean?”. Ipuinetan badago aipatzeko irakurlearentzako nolabaiteko gida izan zitekeena. Ipuinek, egileak horrela egituratuta, ez daukate, trama bat narrazio klasikoen erara. Beharbada, gaiaren konplexutasunagatik, errealitate fisikoaren nahasmendura eramaten dute irakurlea. Baina beharbada, ipuinen aberasgarritasuna hori da: irakurtzen ari naizena eta ni neu bat ote dator? Paradoxa hau oso ongi islatzen du egileak, ?”Zer grina izan daiteke bortitzagorik, zintzilik duzun heriotzaren sentimendua baino??” Grinaz beraz, heldu ipuinoi irakurle, ikusezina bihurtu arte.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez