« Alegoria ederra | Ez naizena naiz »
Artzapezpikuaren bisita / Adam Bodor (Unai Elorriaga) / Elkar, 2010
Artzapezpikuaren bisita Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-05-17
“Erabat zoroa da dena, baina aldi berean ederra”, horra nola definitzen duen Unai Elorriagak, eleberri berezi honen itzultzaileak, Artzapezpikuaren bisita. Eta gehiago zehaztuz, honela dio itzultzaileak: “Hori da txundigarriena: nola zatikatzen duen harria, zatikatua ez dagoela uste izateraino”.
Berezitzat jo dugu eleberria, nolabait ere aditzera eman nahiz eleberria irakurtzen amaitzeko unean uzten duen sentsazioa edo, hobeto esan, gogoa. Eleberria berriro irakurtzen hasteko gogoa, alegia, gustura bai, baina erabat konforme gelditu ez garelako sentsazioa. Berdin gertatzen da, nik uste, Juan Rulforen Pedro Páramo edo El Llano en llamas irakurri ondoren, errealismo magikoa deiturikoaren irakurketak halaxe eskatzen baitu ziurrenik, eta asko du esku artean dugun eleberriak delako errealismo magikotik.
Bogdanski Dolina herritik hurbil, Karpato mendien artean, Izolda isolamendu-zentroa daukagu, hantxe sartzen baitituzte biriketako gaixoak eta bestelako batzuk eguzkiak eta haizeak gogor erasotzen dien barrakoietan. Herri hartan egunsentiak orduak irauten ditu eta zaborrak bere argia dauka eta bertako agintariak ez dira, behiala bezala, mediko ehiztari beldurgarriak. Eliza-hierarkia batek gobernatzen du orain gizartea, non biztanleak erabili eta botatzeko giza materiala besterik ez diren. Denbora guztian, herritarrak artzapezpikuaren bisitaren zain daude. Eleberriak, azken finean, ez du hori baino askoz ere argumentu garatuagorik, baina bere horretan, horixe dugu muina: tiranien gizatasunik ezak itotako gizarteen tragedia. Hori, alabaina, estilo txit landu eta depuratu batez, ia poesia izatera iristen baita, kontatzen digu edo, beharbada hobeto esanik, iradokitzen: “Are gehiago, plastiko zatien txilioak ere entzuten ziren”.
Oso itzulpen txukun eta zaindua eskaini digu Unai Elorriagak, eta ez da harritzekoa, batetik, langintza hau ederki menderatzen duelako eta, bestetik, gustuko aldapan ez omen delako nekerik: “Azken urteotan gehien harritu nauten liburuetako bat da hau, aurkitu dudan libururik perfektuenetakoa”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi