« Beste bat izan | Ainguraren lasta bulkadaz laxatua »
Artzapezpikuaren bisita / Adam Bodor (Unai Elorriaga) / Elkar, 2011
Alegoria ederra Leire Lopez Ziluaga / Berria, 2011-05-15
Artzapezpikuaren bisita-n, Bogdanski Dolina herrialde batean zegoen, ibaia lekuz aldatu eta beste herrialde baten parte izatera pasatu zen arte. Transilvania ez zen modu hain sinplean iritsi Errumaniako lurralde izatera, errumaniar hiztunak baitziren hango biztanle gehienak aurrerantzean herrialde horren parte izango zela erabaki zenean, baina Karpatoen inguruko lurralde hartan badira hungariar hiztunak ere, eta giro horretan sortu zen Adam Bodor, 1936an. Gaztetan sistema komunistaren kontra aritzeagatik atxilotu zuten, eta kartzela ere ezagutu zuen. 1969an argitaratu zuen lehen nobela, eta 1982an Hungariara joan zen bizitzera. Euskarara ekarritako hau 1999an atera zen.
Sistema totalitaristen alegoriatzat har dezakegu liburua. Bogdanski Dolina elizgizonek gobernatutako herria da, eta nabarmena da inguratzen duten zabortegiek sortutako kiratsa. Ez dirudi herritarrek egiteko askorik dutenik; badirudi artzapezpikuaren bisitaren zain egotea dela haien zeregin nagusia, behin eta berriro prestatzen baitira bisita horretarako. Bestela, ezer gutxi esaten zaigu herritarren bizimoduaz, baina deskribatzen zaizkigun pertsona apurrak nolakoak diren kontuan hartuz gero, ez dirudi bereziki zoriontsuak direnik. Horrez gainera, liburuko pertsonaiek garrantzi handirik ematen ez dioten arren, kontzentrazio esparru bat dute herrian, biriketako gaixoak biltzen dituena; egoera tamalgarrian daude eta, gainera, apaizgaiek egunero harrikatzen dituzte. Hain zuzen, apaizek erabakitzen dute nor sartuko duten esparru horretara, gaixo itxura ikusten badiote —eta norbaitek gustatu ez zaien zerbait egin baldin badu, arrisku askoz handiagoa du han bukatzeko, jakina—. Pertsonaiek modu naturalean hartzen dute egoera, eta ia inork ez du injustiziaren aurrean ezer egiteko asmorik; injustiziaren ideia ere ez da azaltzen liburuan. Gabriel Ventuzaren istorioaren bidez jakingo dugu herriaren berri. Pertsona-kontrabandista ohi baten semea da Gabriel, eta Bogdanski Dolinara iritsiko da egun batez, aitaren gorpuzkiak jasotzera eta berarekin eramatera, baina iritsi eta berehala lo hartu eta lapurtu egingo diote aldean zeraman guztia, egitera zihoana aurrera eramateko behar zuen dirua barne. Loaldiaren bosgarren egunean iratzarri, eta kapilau militar izendatuko dute. Kontzentrazio esparruan giltzapeturik daudenak konfesatzea izango da haren lana.
Gabrielen istorioa liburu barruko pertsonaietako batek kontatzen du, eta, agian horregatik, tonu neurtuarekin kontatzen dizkigu herriari eta pertsonaiei buruzko xehetasun guztiak, idazleak argi utzi nahiko balu bezala pertsonaiei arrunta iruditzen zaiela herrian kontzentrazio esparru bat edukitzea, zabortegiz inguratuta egotea, eta abar. Horrenbestez, atmosfera itxia bada ere —kiratsa, kontzentrazio esparrua, pertsonaien despertsonalizazioa—, itxitura sentipenik gabe jasotzen du irakurleak. Halaber, nabarmentzekoa da zenbait pasarteren edertasuna, atmosfera horrekin zeharo hausten duena hainbat aldiz. Narrazioak modu naturalean egiten du atzera eta aurrera denboran, eta narratzaileak behin eta berriro osatzen du aurretik esandakoa, baina irakurleak ez du errepikatzen ari dela sentitzen, eta atalen arteko loturak ez dira artifizialak inolaz ere. Era berean, idazleak lortzen du egiantzekoa izatea herritar bat hainbat hilabetez lo egotea edo norbait egun batetik bestera kapilau bihurtzea.
Liburu oso gomendagarria itzuli du Unai Elorriagak euskarara, Europa ekialdeko literaturara hurbiltzeko aukera ematen diguna. Ea gehiago ere etortzen diren, eta ez soilik Literatura Unibertsala bildumaren barruan.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez