« Alegoria ederra | Ez naizena naiz »
Bulkada / Jon Benito / Susa, 2010
Ainguraren lasta bulkadaz laxatua Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-05
Poeta sortu zitzaion —Jon Benitoz ari gara— eta nor izango balitz bere baitako idazlea hil beharra sentitu zuen. Aingurak erreketan lehenetik Bulkada honetara bederatzi urte joan zaizkio. Ez alferrik.
Juan Paredes izan zitekeen, baina Jon Benito da. Txiki bezala, zarauztarra zauritua da. Benito da: eta Aranberri ere bai. Txikia izan zitekeen, baina segaila da. Bere poesiak ederki adierazi bezala. Bere poesian baina, ez dago “bezala”rik. Bere poesian “baina”rik badago ordea.
Haur eria zena Vladimir-en zerrendatu zen. Lur ebakietako erreketan aingurak jaso eta bota, jaso eta bota, nabigatu zuen. Gazteen arrangurak ez direla samurrak adierazi zigun patxadaz eta sendo. Alabaina, gaztetan pausatu zituen galdera guztiek ez zuten arraposturik ediren. Ezta gaur egunekoek ere, zorionez.
Aingurak azkenekoz altxatu zituenetik gaur egunera bederatzi urte ibili da errari. Literaturarekin bizitzekotan —ordaindu beharreko— lasta laxatu beharraz jabetu zen. Lasta bulkadaz bota du anartean. Aita ez ezik, ama ere hil beharra izan duela esan digu, baita, bidenabar, idazle izatea bera ere.
Idazlea hil zuen, baina idazlea bizi da. Hil eta gero bere buruari “nor naiz ni” itauntzen jarraitzen baitu Benitok. Amarengandik erditua da, baina ez du haren erdia izan nahi. Ez du aitaren aldetikoek duten —kasurako— baino zalantza gutxiago izan. Alta, berezko bidea urratu nahi du. Bizitzan esperimentatzen ez dena, bizi galdua da-eta. Poeta —pertsona— libre izan nahi du Jonek.
Hastapena —liburuko lehen— poeman abiatu naiz eta Anjel Erro poeta heldu zait gogora. Errok honela gaztigatu zigun harkadian ibili ondoren: “Oro errana da, aspaldidanik. Oro errana dela ere errana da. Oro errana da, bada, ezinbestean. Oro errana da, baina ez nik”.
Hastapena poeman honela dio Jon Benitok: “Atzoak egungoaren ur azalera tenkatzen nau erantzunik gabeko amuekin. Ez naiz lehena, nire aurretikoa da dena, baina historia hau nirekin hasten da”. Berpiztu da idazlea.
Hitzen erroetara joan naiz Benitoren Aran-Berrietan ibili ahala. Bere bidean ibili naiz. Batzuetan gogaide, bestetan bidaide soila. Batzuetan bide bazterreko paisaiek izugarri liluratu naute, bestetan ez hainbeste. Bistan da, bizitzaren paisaia guztiz eta bikain deskribatzea ez dago idazlearen esku. Ez eta irakurlearen esku eta begietan, idazlearen begiradaz eta gogoaz jabetzeko ahalmena ere.
Bidez bide, penaz pena, saiatzeak poza merezi dit baina!
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez