« Tribuaren mintzoa | Itzulerak eta antzekoak »
Mentura dugun artean / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2001
Gure mundua hausnartzeko saio lagungarria Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-04
Eleberrietan saioa integratzeko joera izan da azken urteotako literaturgintzan, Humberto Ecoren “El nombre de la rosa” dut gogoan uneon, konparazione. Anjel Lertxundi idazleak alderantzizko bidea egin du, bere ibilbide literarioari buruzko entsegua gauzatu du, eta berean literatura —“strictu sensu”z— burutu du. Ekintza eta emaitza erakargarria burutu duena, alajaina.
Idazle oriotarrak hainbat narrazio paregabe burutu du bere azken hamar urtetan —eleberri bikain bat edo beste tarteko—, eta hori gutxi bailitzan, bere sorkuntza literario burutu bitartean, pausaleku batzuk aurkitu, eta inguratzen mundua behatzeko beta hartu du. Hots, inguratzen gaituen munduaz pentsatu du, mundua bera pentsatzeko.
Kontenplaziorako gaitasuna galtzen ari garen zorabiozko mundu moderno honetan, kontenplaziorako gaitasun minimo bat gordetzen ahalegintzea errebindikatzen du idazleak, modernitateak ekarri digun erronkari aitzi eginen badiogu.
“Dena esana dago” delako topikoari alferrikakoa deritzo Lertxundik. Hori egia balitz, alferrik ariko ginateke-eta, eta beti ari gara zerbait berria esatearen esperantzan. Eta gomendio bat ematen digu hartara: “Har dezagun hitza zuhurtziaz”. Baina, ez hitza traidorea bilaka daitekeelako, hau da, hitzak traizionatu gaitzakeelako, guk geuk hitza traizionatu egiten dugulako baizik.
Idazle honentzat ezin dira helburu eta abiapuntua bereizi askatasuna lortzeko bidean. Askatasuna hitz batez, abiapuntu eta helmuga dira aldi berean. Ikasbide zinez ederra “Mentura dugun artean” saiakerak eskaintzen diguna. Literatura maite baduzu, euskal literatura kasurako, liburu paregabea gure munduaz gogoetatzeko eta mundua bera pentsatzeko.
Ezin esan dezakegu horren behar eskasa dugunik-eta. Beraz, hona saio lagungarri bat gure mundua —eta burua— hausnartzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez