« Gorde nazazu lurpean | Ke arteko egunak »
Baina bihotzak dio / Xabier Montoia / Elkar, 2002
Itzulerak eta antzekoak Igor Estankona / Deia, 2002-04-05
Iparragirreren kitarra-hotsarekin hasten diren orrialdeak bidaia etengabean doaz. Leku bakoitzean euskaldun erdi-irudizkoak aurkeztuko dizkigu Montoiak. Pertsonaiok, eta distantzia bera, izango dira ipuin liburu oso honetako protagonistak.
Era guztietako bidaiak eta egotaldiak aurki daitezke hamairu ipuinetan, eta denak bata bestea baino interesgarriagoak bihurtzeko trebetasuna izan du Montoiak. Julio Cortazarren obsesioa baziren K.O.z irabaziko duten ipuinak sortzea, Montoiarenak sakontasunean eta lerrorik lerroko gozamenean dute meritua. Sorpresarekin eta ustekabearekin “Daytona Beach” izeneko ipuina bukatzen da. Uste dut bakarra dela, besteek bukaera arean leunagoa baitute. “Daytona Beach” horretan agertzen diren bazterrek eta pertsonaiek ameriketan greban dauden zesta-puntalariek liburuaren gailur bihurtzen dute istorioa, nire gusturako.
Baina nire gustua ez da zertan izan behar irakurlearena. Esan barik doa hori. Are gehiago ipuin liburu bikain honetan perlak nahinon agertzen direnean: deskribapen batean, elkarrizketa batean, ironian,_ Okertzeko beldur handi barik esan daiteke urteotako ipuin-liburu onena atera duela Montoiak, futbolari beterano batek paserik onena atera dezakeen erraztasun berberaz. Berezko zeozer dauka Xabierrek, eta ez da soilik zolitasuna. Behatzaile zorrotza eta idazle praktikoa da era berean. Ñabardura bat nahikoa zaio batzutan mundu oso bat kontatzeko. Sentimentuak eurak ere aurpegiko keinu batez azaltzen ditu. Edo bizitzaren misterioak eguraldi aldaketa batekin.
Ipuin gehienetako pertsonaiak sorterritik kanpo dauden euskaldunak dira. Batzuk borondatez abiatu dira kanpora, beste batzuk derrigorrean. Baina oporretan dagoena zein kartzelaratua (bi adibide muturrekoenak jartzearren), biak daude zilborreste fin bati lotuta. Harek lotzen ditu lehenaldira, zeina herrira lotuta egoteko modu ankerrena baino ez den. Ipuinak ez dira ihesari buruzkoak, baizik eta atzean uzten denaren inguruko gogoeta. Eta zoriontasunari buruzkoa. Zoriontasuna, geografiarik ulertzen ez duen gas hori. Hamairu ipuin hamairu adreilu bezala jarrita eta paretan ideia bakarra: zoazen lekura zoazela galdera berberak izango dituzu zain. “Emakume biboteduna” hartatik hamar urte igaro dira, eta ez alferrik. Orain ipuinak are birobilagoak dira. Artikulu hau sinatzen duenaren uste apalean gure gaurko literaturako onenak. Baina hori bihotzak esan behar dio bakoitzari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi