kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Fucking Artists / Xabier Montoia / Elkar, 2010

Grina etsituak Javier Rojo / El Correo, 2011-02-12

Azken urte hauetan narratibaren alorrean beste garai batekoa zirudien fenomeno bat berritzen ari zaigula ematen du. Izan ere, euskal literaturan denbora luzean bazterrean gelditu ondoren, narratiba laburrak berriro indarra hartu du. Salbuespenak alde batera utzita, batzuetan ematen du idazle asko agian ez direla gai sentitzen idazlan luzeagoei ekiteko eta horren ondorioz-edo halako narratibaren birloratzea daukagu begi aurrean. Ildo horretan kokatu liteke Xabier Montoiaren liburu hau, Fucking Artists izenburua duena. Gustuak gustu, idazlearen alde esan behar da inoiz ez dela ibili euskal merkatu bitxiaren mendekotasunak mugatua. Dagoeneko ibilbide luzea egin du eta, inoiz ospearen lehenengo lerroan egon ez bada ere, noizean behin plazaratzen dituen liburuek beti zerbait eskaintzen diote irakurleari. Honez gainera, arazo nabarmenik gabe jakin du idazle heldua bihurtzen eta bere idazlanetan bilakaera honen emaitza ikus dezakegu.

Liburu honetan hamar narrazio biltzen zaizkigu. Errealismoaren parametroetan ulertu behar diren narrazioak dira. Edonola ere, argumentuaren eta teknikaren aldetik narrazio hauek ez dute beraien artean zerikusi handirik. Hirugarren pertsonan idatzitako narrazioen ondoan, pertsonaiaren baten ikuspuntutik lehenengo pertsonan kontatutakoak agertzen zaizkigu. Baten batean, abokatu bati egindako adierazpen neurotikoa irudikatzen da, pertsonaia batek aitorpen tormentatu eta mingotsa egiten duelarik. Argumentuetan ere oso desberdinak dira narrazioak: amodio eta sexu istorioak ditugu batzuk; beste batean, adibidez, obsesio bihurtu den musikari misteriotsu baten bila dabilen ikertzailearen kontaketarekin egiten dugu topo. Idazleak halako aniztasun baten bidez bizitzan aurki dezakegun aniztasunaren adibidea eskaintzen digu. Baina kontatzen diren istorioak ez dira istorio hutsak. Beste zerbait badute. Grinaren sentimendua agertzen zaigu liburu honetan, batzuetan ezkutuan, besteetan lehertzen, pertsonaien bizitzetan zirt edo zart egiteko momentu epifaniko batzuen aurrean aurkituko bagina bezala. Eta grinarekin batera, etsipen moduko bat, grinarik gabe bizitzea ezinezkoa delarik grina bera minaren sorburua baita.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak