« Ezezagunari aitorpena | Eztabaidarako urratsa »
Lotsati, ilunpetik argira / Lotsati - Gurutz Sarasola / Alberdania, 2010
Poeta galdua Javier Rojo / El Correo, 2011-02-05
Gurutz Sarasola Martinez poeta galdua genuen, ia-ia guztiz ezezaguna, gazterik hil zena, bizitzan eta literaturan ibilbide luzea egiteko aukerarik gabe geratu zena, 1915ean jaio eta 1936an bere buruaz beste eginda hil baitzen. Urte bete eskasean hainbat egunkaritan, batez ere El Dían, argitaratu zituen bere poemak. Orain, Alvaro Rabelliren lanari esker, berriro ere argitara agertzen zaigu bere poesia: Ilunpetik argira. Olerkiak (1935-1936) deitzen da liburua. Poetak bizitzan argitaratu zituen poema guztiak biltzeaz gain, Rabellik egindako hitzaurre interesgarria irakur dezakegu bertan. Poetak ia ez zuen denborarik izan ibilbiderik gauzatzeko eta hortaz liburuan agertzen zaizkigun poemak ez dira asko, hogeita bost baino ez. Beste aldetik, idazlearen adina kontuan hartzen badugu (hogeita bat urte bete gabe bere burua bota zuen trenbide gaineko zubi batetik), ez da harrigarria gertatu behar esaten badut poema horiek ez direla puntakoak. Bilakaera bat ikusten du Rabellik poema horietan. Iruditzen zait gaudela bere ahots propioa bilatzen zuen poeta baten lehenengo saio dudazkoen aurrean.
Garaiko topikoak agertzen dira Sarasolaren lerroetan. Poema ‘aberkoiak’ dei litezkeenak daude, alde batetik. Hauetan euskara eta Euskal Herria goraipatzen dira, eta orduko abertzaleen artean ohi zen bezala, herrian erdalkeriaren erruz ikusten zuen endekatze-prozesua deitoratzen du. Baserriaren goraipamena ere agertzen da, bertan euskaltasunaren funtsa aurkitzen delakoan. Jakina, naturalezaren presentzia ere handia da poema horietan. Sarasola bere garaiko poeta zen, eta teknikoki oraindik asko ikasi behar zuen. Baina horrelako gaiak ez ezik, amodiozko poemak ere ageri dira bilduma honetan. Lotsati ezizena erabili zuen poeta hau ezinezko amodio baten aurrean ikusten dugu, ezin baitu maitatuarekin amodio-gogoa beterik ikusi, eta amodio hori benetakoa zein fikziozkoa izan, poema hauetan agertzen zaizkigu Sarasolaren lerrorik interesgarrienak. Bere poesia bideak oso landuak ez badira ere (ematen du errepikapena dela bere baliabide poetikorik erabiliena), amodioaz hitz egiterakoan bizitza dagoela ematen du bere lerroetan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui