kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Azukre xehea gatz larria / Mikel Hernandez Abaitua / Alberdania, 2010

Freelance kronika Ibon Egaña / Deia, 2011-01-22

Hitzaurre gisako oharrean gaztigatzen digu Hernandez Abaituak ez dela ohiko autobiografia honakoa, ezpada “oroitzapen multzo apetatsu bat”, literatura, politika edo musikari buruzko bizipenak eta gorabeherak gai nagusi dituena. Edonola ere egilea bera eta bere bizitza dira, kronologikoki, liburuari batasuna eta ordena ematen diotenak. Haurtzaroan sartu-irten bat egin ostean (kurioski, eta liburuan aurkituko duguna aurreratuz, garaiko giro politikoa Hernandez Abaitua zen umeak nola hautematen zuen azalduz) eta egilearen pasio eta obsesio-iturri nagusiak beregan nola ernatu ziren azaldu ostean (musika, politika, literatura), nerabezaroan eta gaztaroan kokatzen gaitu berehala egileak, hots, 70eko hamarraldiaren bukaeran eta 80koan.

Horiexek, liburuaren erdialdeko kapituluak hartzen dituzten orrialdeak dira jakin-gose handiena eragin didatenak, batik bat inpresioa dudalako euskal literatura garaikidearen inguruko historia, ikerlan nahiz diskurtsoetan arin xamar eta gaur eguneko posizioetatik egin direla 1970-1980ko hamarkaden gaineko irakurketak, garaiko idazleei galbahe estuegia jarriz eta orduan zeresan handia zuten talde-jardunak, aldizkariak eta literatur taldeak maila ia anekdotikoan utziz. Aitzitik, orduko mugimendu, tentsio eta barne-gatazkak barrutik eta lehen pertsonan ezagutzeko parada aparta da Azukre xehea, gatz larria hau. Baita 80ko hamarkadaren gaineko diskurtsoetan bigarren mailan geratu diren eta bestelako lekurik merezi luketen idazle eta eragileak berreskuratzeko ere (Hz Abaitua bera, Josu Landa eta beste). Halaber, egileak ematen dituen zertzelada eta pasadizoen bidez, euskal literaturan egosten ari ziren hainbat auzi uzten dituzte agerian idazlearen oroitzapenek: autonomia literarioaren eta konpromisoaren arteko gatazkak, politikak kultur eragileen artean eragindako pitzadurak, idazleen profesionalizazioaren nekeak, kritikaren zailtasunak, pixkanakako instituzionalizatzea eta abar. Ziurrenik egileak pasioz bizi izan zituelako, halaxe kontatzen ditu garaiok, grina hori bera irakurleari kutsatuz. Iruditu zait, baina, 90eko hamarkadara etorrita, distantzia handiagoz, kasik hoztasunez, kontatzen dituela hainbat gertaera idazleak, eta irakurle honek ere grina apalduta irakurri ditu azken atalak.

Gurean oso ohikoa ez den sintzeritatea, kasik ingenuitatea dario Hernandez Abaituaren idazkerari orrialde hauetan: bizitza pribatuko gorabeherak eta pasadizoak ezkutatzeko asmorik gabe kontatu ditu oroitzapenak, bereak nahiz garai hartan bere inguruan zebiltzan kultur eragile eta lagunenak, horiek bere balorazio eta juzkuen arabera epaitzeari uko egin gabe, gainera. Enkargu batetik abiatua izan arren, espontaneoki idatzitako liburua dirudi, eserialdi gutxi batzuetan idatzitakoa (ez dut esan nahi hala denik, inpresio hori ematen duela baizik) eta irakurri ere halaxe irakurtzen da. Liburua eskuartean nuela, idazlea aurrez aurre hizketan, pasadizoak kontatzen ari zitzaidalako irudipena izan dut maiz. Alabaina, eta izan liteke espontaneotasun eskergarri horren ifrentzua hau, testuaren elaborazio literario handiagoa sumatu dut faltan: pasadizoak eta gogoetak elkar josterakoan (loturak eta jauziak behartu xamarrak iruditu zaizkit batzuetan), kapituluak borobiltzerakoan, eta baita estiloan ere, maiz hizkera periodistikoaren hoztasuna dario-eta liburuari. Agian horixe zen egilearen asmoa, edukiari eta gertaerari ematea protagonismoa, baina iruditu zait bazegoela liburuan aski material eta lehengai oroitzapen hauei bestelako jantzi bat emateko. Edonola ere, liburu aski gomendagarria da gure literaturaren eta gizartearen historia hurbila berrirakurtzeko.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak