kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Txatartegirako ipuinak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2010

Baztertuak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2010-12-10

Xabier Etxaniz Rojoren laugarren ipuin liburua dugu Txatartegirako ipuinak. Eta esan behar da Trintxerpeko idazlea eroso murgiltzen dela ipuingintzan, bere kontakizunek —liburu honetan bederatzi historia, bederatzi ipuin— bilatzen dutelako historiaren borobiltasuna, eta Etxanizek hori bilatzen du bere historiak planteatzerakoan. Historiek badute nolabaiteko hari bat, eta hau da, alde batetik pertsonaiek osatzen dutena, eta beste aldetik, ipuin ezberdinek eskaintzen dizkiguten kondairak. Xabier Etxanizek ez du alde batera uzten bere errealitatean, bere gizartean, bizi duena: gatazka politikoa, ETAren jarduna, Estatuarena…, eta hau guztia pertsonaien biografietan txertatua.

Pertsonaiak gizaki deserrotuak dira, bizitzaren bazterrean geratu direnak, bizitzak esker gutxi eskaini baitiete. Bada konstante bat beraien artean, eta hau da adina. Pertsonaiak esan daiteke bere zahartzaroaren atarian daudela, eta honekin idazleak badirudi pertsonaien bitartez existentziaren inguruko gogoeta bat egiten ari dela; denbora agortzen den aldagarri bat da eta hau etengabe agertzen da ipuin liburu honetan. Bada ere beste elementu bat aipatu gabe ezin duguna utzi, eta hau da, autoen erabilera, ia-ia fetitxismora iristeraino —kuriosoa da hainbat auto modeloen aipamena—. Beharbada hortik dator ere liburuak duen izenburua, eta metafora horretatik abiatuta, egileak erakusten digu arestian aipatu dugun aldagarria, denbora. Gizakiok iraungitze data dugu, eta hori iristerakoan, bazterrean geratzen gara, erabat baztertuak, auto zaharrak bezala, eta beste batek ordezkatzen du gure lekua.

Ipuin liburu hau euskal ipuingintzan dagoen ezaugarrietako baten erakusle da, eta hau absurduaren erabilera da. Eta absurdu hauen bilduman, liburuak perla ederrak ditu, hainbat ipuinek goia jotzen dutelarik.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak