« Baztertuak | Bizitzen ikasteko liburua »
Kondenatu baten azken eguna / Victor Hugo (Juan Mari Agirreurreta) / Elkar, 2010
Bizitza odolusten Iker Zaldua / Gara, 2010-12-10
Berrogeita bederatzi pasarte gogor, artekoso, ehun eta bost orrialde bizi eta ilunetan. Esaldi batera laburtzeko aginduko balidate, horratx. Liburua esku artean hartu eta izenburuak ez du ezer ezkutatzeko asmorik, lepagainean xafla zorrotz dirdiratsua sentituko duenaren tortura psikologikoa, ezin bizi psikologikoa bizitzako azken hondarretan.
Pasarte bakoitzak bestera eramaten zaitu oharkabe, bizkor eta motel aldi berean; bizkor laburrarengatik eta motel sabeleko korapiloa gero eta estuago bihurritzen delako hitzak ugaritu ahala. Kondenatuak epaia entzuten duenetik, epaia gauzatzera bitartean igarotzen diren 6 aste dira kontakizun, azken egunak bide erdia egingo badu ere. Gertaerek baino gogoetek osatzen dute liburua, berez, gogorrak eta krudelak izan arren, gertaerek ez baitute axola, lipar bat edo lipar eta erdi irauten baitute, gogoetak, ordea, bizitza osoaren luzera dute sei aste horietan.
Une bakoitza, begi-kolpe bakoitza, mugimendu bakoitza xehetasunez deskribatu zituen Victor Hugok, maisuki azaldu zuen kondenatuarengan garatzen den ikuskera berria, zertzelada txikienak halako egoera etsigarrian dagoenari eragiten dion sentipen, oroitzapen eta pentsamenduen uholdea, eguzki-printzak zer-nolako bizia hartzen duen itsuarazitakoaren begietan, oharkabean joaten diren uneak nola bilakatzen diren une bizi, sakon.
Ziegan burdin artean josita dagoela, kondenatuaren barne-gogoeta ez da, ordea, idazle frantziarrak bikain agertu zuen gauza bakarra. Kanpoko ikuspegia ere dotore lantzen da orriz orri, lepagainera ukendua zabaltzera datorren apaizaren eginkizuna itzel deskribatua da, borreroen hoztasunak irakurlea bera hozten du, komisarioaren jatortasuna eta bere eginbidearen kontzientziarik eza ezin hobeto margotuak dira eta, finean, kondenatuaren barnean jaio eta hiltzen den mundutik at dagoen unibertsoa ederki zerrendatzen da, normaltasunak nola estaltzen duen burugabekeria, alegia.
XIX. mendearen lehen erdian idatzi zuen heriotza-zigorraren aurkako aldarria Victor Hugok, jeneral napoleondar baten seme hark. Parisen kokatu zuen liburua, Bicêtreko espetxean sartzen du lehenik kondenatua, gero Atezaindegira darama eta azkenik Greve plaza erdian kokatuta dagoen tramankulurantz. Beste garai bat, beste herrialde bat. Dena den, ia bi mende igaro arren, ni hau idazten eta zu hau irakurtzen ari zarela, kondenatuak ehunka dira, eta guk uste baino gertuago gainera; Victor Hugok eraikitako pertsonaiaren gogoetak egiazko hezur-haragizko gizasemeen larru eta garunean zehar irristatzen dira gaur.
Liburu etsigarria irakurtzeko, normaltasunaren maindire astunaren azpian zer dagoen erakusten digulako, baina, aldi berean, maisutasunez idatzia, atalez atal, odolusten zaituena, alboan aztarna gorririk geratu ez arren. Zenbaitetan, poesiak diruditen deskribapenez josia.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro