« Erlojuen mekanika | Baztertuak »
Atsekabe zaitut / Irati Jimenez / Txalaparta, 2010
Atsekabe zaitut I.E. / Aizu!, 2010-12
Katuak begiratu egin digu, edo begiratu baligu bezala geratu gara behintzat Irati Jimenezen kontakizun hau irakurri ostean. Izan ere, munduan zehar atsekabea barreiatzea da liburu honetako katu-gizaki protagonisten lana, eta, istorioari berari erreparatuta, bi lagun-minen arteko adiskidetasuna era krudelean amaitzea atsekabegarria da erabat. Ez dute gutxi laguntzen horretan, irakurleari ezinegon iluna lagatzen alegia, Iratz Intziarte nafarraren irudi beltz eta sendoek. Horrela, neurri batean, komiki itxura ere hartzen du liburuak.
Fantasiazko munduaz baliatzen da Jimenez mundu errealaz hitz egiteko. Azken batean, benetako munduan gizakiok aldatu egiten gara, urteak eta bizipenak ez dira alferrik pasatzen. Eta aldaketa horiek zuzenean eragin dezakete inguruekiko harremanetan, onerako zein txarrerako. Hori da kontakizun honetako Eme protagonistaren beldurra, barnean sentitzen duen aldatu beharrak lagun-mina galtzera eramatea. Istorioa, beraz, errealista, baina pertsonaiak eta kokalekua, fantasiazkoak. Alde horretatik, Nora ez dakizun hori aurreko nobelari jarraitzen dio Jimenezek. Orduan, munduko hainbat bazter urrun; oraingoan, Bilbo hurbil baina ikusezina. Gizaki-otsoak eta banpiroak aurrekoan, gizaki-katuak hemen. Bietan, irakurleari artez zuzentzen zaizkion izenburu indartsuak. Zergatik ote zaitu atsekabe Jimenezek?
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro