« Hirimortua | Garai ilunen indusketa »
Galerna / Iratxe Esnaola / Elkar, 2010
Galerna E.B. / Aizu!, 2010-11
Itogarria da galernak eztanda egin aurreko giroa. Eta aire falta hori ederki islatzen jakin du Iratxe Esnaolak Galerna izeneko eleberri labur honetan. Agustin Zubikarai Nobela Laburren Saria irabazi zuen idazle donostiarrak arratsalde bakar batean eta espazio itxi eta mugatu batean garatzen den istorio honekin. Ordu gutxitan gertatzen da guztia, baina minutuak astun eta geldo pasatzen dira. Nobelako pertsonaiak galerna noiz iritsiko zain dauden bezala, ezinegonez, irakurleak era berean itxaroten du protagonista nagusiek azkenean hartuko duten erabakia. Botako ote du bere burua hoteleko zuzendariak? Hartuko ote dute Norak eta Sebastianek gauerdiko trena? Egingo ote du ihes zuzendariaren alabak bere maitalearekin? Tentsioa, beraz, azkenerainokoa da, eta guztiak, galerna eta protagonisten sentimenduak, lehertzen dira aldi berean.
Bestalde, ezer gutxi dakigu pertsonaiei buruz; istorioan aurkezten zaigun amodio, pasio eta etsipenezko korapiloaren aurrean hartzen duten jarrera besterik ez. Amildegiaren aurrean jarritako pertsonaien erretratu psikologiko zehatza erakusten digu egileak, baina egoera horren aurrean jarrita bakarrik ezagutzen ditu irakurleak, ezer gutxi daki haien iraganaz eta are gutxiago etorkizunean gertatuko zaienaz. Eta lotura hori ere lagungarria da nobelaren giro itxi eta itogarriari eusteko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez