« Testigantza umil bezain sakona | Esperientziatik »
Sinesmenak eta usteak / Agustin Arrieta Urtizberea / Alberdania, 2010
Zentzu komunaren bidetik Iban Balerdi / Gara, 2010-10-22
“Sinets al dezaket nahi dudan guztia? Eduki al dezaket nahi dudan iritzia edo ustea? Askatasun osoa al dago edozein uste, iritzi edo sinesmen edukitzeko? Nola finkatzen edo errotzen dira uste, iritzi eta sinesmenak? Zein da uste, iritzi eta sinesmenen eginkizuna? Ba al dago araurik zerbait uste izateko edo sinesteko? Uste izatearen jokoa nolakoa da? Zeintzuk dira balizko joko horren arauak?”
Honako galdera hauekin hasten da Agustin Arrieta-Urtizberearen liburu berria. “Istripuak” ipuin bilduma argitaratu ostean, saiakera batekin datorkigu oraingoan EHUko Filosofiako irakaslea. Bertan, izenburuko kontzeptuetatik abiatuz, zentzu komunaren alde egiten du egoera eta eredu desberdinen aurrean, ikuspuntu dogmatiko eta azalekoen arteko espazioaren alde, alegia.
Beraz, sinesmen, iritzi eta usteen (des)berdintasunak aztertu ondoren, usteak gizakiongan finkatzeko hiru eredu deskribatzen ditu, hala nola, ostrukarena, autoritatearena eta koherentziarena. Lehenengoan zalantzak baztertzeko uste bat bereganatzen du pertsonak eta gero tinko eusten dio uste horri, ostrukek moduan, beste guztiari muzin eginez. Bigarrengoa, artzaina eta artaldearen adibidean oinarritzen da, eta hirugarrengoan, berriz, aurrez ditugun usteak gailentzen dira ebidentzien gainetik.
Horien ondotik, zentzu komunaren eredua aztertzen du “ia-ia inkontzienteki erabiltzen dugun” hori. Bere esanetan, zientzia zentzu komunaren garapen bat litzateke, baita filosofia ere, hirurak bat eginda ulertzen dituelarik. Hemendik kanpo uzten du, ordea, erlijioa.
Erlijioari eta beronekin gutxienez zeharka lotutako zenbait kontzepturi, liburuaren bukaeran beste atal bat eskaintzen die. Zientifikoki probatu gabekoetan sartzen garenez, eremu honetako arauak ez dira berdinak, nolabait esatearren, sinesteko askatasun handiagoa baitago. Egileak, uste eta sinesmen guztiak zalantzan jartzearen alde egiten du, guztiak eztabaidagai bihurtzearen alde. Bide honetan erlijioek, katolizismoaren kasuan gutxienez, beren esparruak nola finkatzen dituzten kontatzen du, balioen mundua beraiena balitz bezala jokatuz. Ondorioz, erlijiorik gabeko gizarteak baliorik gabekoak lirateke, azken boladan sinestarazi nahi diguten analisia.
Erlijioari atxikitzen zaion kapituluan, suizidio nahiz abortuaren gaineko analisiak ere egiten ditu, eta bietan ateratzen dituen ondorioak antzekoak dira. Kontzeptu eztabaidaezinak izatetik, beste fase batera igaro direla. Niri interesgarriena abortuari buruzkoa iruditu zait, hain gai korapilatsua izanik eskertzekoa baita horren adibide grafikoak eskaintzea.
Azken finean, oso liburu pedagogikoa egiten saiatu da autorea, kontzeptuak ahalik eta modurik ulerterrazenetan esplikatuz. Adibideak erabiltzen ditu etengabe azaltzen dituenak hobeto adierazteko, kaleko adibideak, eguneroko bizitzakoak. Eskoletarako modukoa da alde horretatik, hasieran esan moduan dogma eta fribolitateetatik aparte, usteak beste modu batean jaso daitezkeela defenditzen baitu. Eta datuak ikasteko baino, pentsatzen ikasteko behar luke eskolak.
Bukatzeko merezi du aipatzea, liburuaren amaieran edozeini luzatzen diola gonbitea edonolako iruzkin edo kritikarik egin nahiko balu, bere helbide elektronikoa horretarako lagaz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi