« Zentzu komunaren bidetik | Miseria besteena da »
Bitsa eskuetan / Miren Agur Meabe / Susa, 2010
Esperientziatik Javier Rojo / El Correo, 2010-10-23
Beste poema liburu bat heldu zaigu Miren Agur Meaberen eskutik: Bitsa eskuetan. Meaberen poesia nitasunetik idatzitako poesia da, bere nitik zabaltzen den, hedatzen den poesia. Halako eran gertatzen da hori, ezen batzuetan zaila egiten baita pertsona eta subjektu poetikoa bereiztea (benetako idazlea eta ni fikzionatua). Benetakotasuna da honen ondorioa, horregatik dirudi idazleak poemetan bere burua eskaintzen duela. Esperientziatik, eskarmentutik idatzitako poesia da, bizitza zer den dakienaren poesia. Ohiko gaiak agertzen zaizkigu, amodioa, heriotza, sexua, bakardadea, poesia egiteko bitxikeriatan aritzea ez dela batere beharrezkoa erakutsiz.
Heriotzari buruz ari diren poemak, liburuaren bigarren atalekoak, bereziki hunkigarriak dira benetan, agian oso pertsonalak diruditelako. Izan ere, amaren heriotza bezalako gai batera hurbiltzen da poeta atal horretan, eta benetako sentimenduak agertzen zaizkigu bertan. Hori bai, gehiegikeriak alde batera utzita, melankoliara lerratzen den min leun batez zipriztinduta agertzen zaigu gaia. Identitatearen gaia ere agertzen zaigu noizean behin, idazlea emakumea den aldetik bere nortasuna azpimarratzeko beharra sentituko balu bezala. Bere burua gizartean agertzen delarik, identitate hori nabarmendu behar du bere nitasunetik sortutako poemak direla kontuan hartuta.
Liburua triptiko moduan agertzen zaigu, hiru zatitan banatua. Eta bertan idazlea agertzen zaigu, maskararik gabe. Izan ere, benetakotasunarekin batera, horrela agertzeko ausardia ere azpimarratu behar da. Meabek poema horietan zehar kontatzen duena hurbilegi duela dirudi, eta agian horrek eragozten du zenbaitetan testu-perfekzioa. Edonola ere, alferrikako parafernalia alde batera utzita eta poemak biluztuz esan nahi duena bitartekorik gabe azaltzen digu.
Miren Agur Meaberen poema liburuetan beti ere zerbait aurkitzeko parada eskaintzen zaio irakurleari, irakurleak ere bere burua islatuta aurki baitezake halako poemetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi