kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010

Koskak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-09-10

Badute ipuin hauek asaldatzen duten zerbait. Koska bat bezala da, errepide luze eta zabal batean: Frantziako edozein, esaterako. Lasai antzean zoaz, alde guztietara begira, paisaia ederra baita eta ondo zaindua. Eta pentsatzen hasten zarenean munduak dituen onura guztiez, bat-batean koska azaltzen zaizu, eta salto egiten duzu. Deseroso sentitzen zara. Eta handik aurrera paisaia ez da lehen bezalakoa: akatsak azaltzen zaizkizu nabarmen. Barneko muinetan zerbait geratu da trabatuta, ibilbide ona eragozten duena.

Ipuinek mundua interpretatzeko modua erakusten dute; mundu zehatz bat, jakina: klase ertainak marraztu eta diseinatu duena. Izan ere, klase sozial hori nagusi da gurean; herri eta hiriak bete ditu, bazterrei ere nortasuna eman die. Denean dago, eta eragina du. Mentalitate oso bat zordun du, bere era eta moldera eraiki du. Ipuinetan klase horren kritika dago, nolabait esatearren. Ez da zuzena ordea; zeharkakoa baizik. Klase horretako partaide diren pertsonaiak beheratzen ditu narratzaileak (batzuetan lehen pertsona; besteetan hirugarrena); apaltzen ditu eta beren akatsak agerian uzten.

Horretarako ikusi behar ezkutuan ageri dena, normalean erakusten ez dena. Detaile txikiak izan ohi dira: irakurtzen den egunkaria, janzteko era, hitz egiteko modua, ibilera, orrazkera… Mila detaile txiki, norberaren nortasuna ezagutarazten dutenak. Nahikoa da, ordea, horietako bat bereiztea, alegia, horietako bati besteei baino garrantzi handiagoa ematea, oreka hausteko. Koska batek errepidean zehar gozatzen dugun lasaitasuna hausten duen bezala, bereizketak egonezina ekar dezake.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak