« Maitasun galerna | Amaieratik hasierara dagoen bidea »
Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010
Katu jendea E.B. / Aizu!, 2010-09
Liburu honekin 2008ko deialdian irabazi zuen Eider Rodriguezek Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Igartza Saria, hots, idazle gazteentzako beka, Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek horrela erabakita.
Zazpi kontakizun laburrez osatutako liburuak hainbat gai ukitzen ditu (gizon-emakume bakartien arteko harremanak, umetako harreman ahaztuak, ama berriak pairatu dituen sentimendu nahastuak, Saharatik etorritako umeak harrerako etxean eragiten dituen aldaketak, lagunen arteko solasaldia errepideetan zehar..), betiere sentimenduen munduan murgildurik, batzuetan giza harremanek sortzen dituzten sentimenduen deskribapenetan sakonduz, baina gehienetan, ezkutuan, esan gabe, gordez.
Horixe da, seguruenik, liburuaren alderik deigarriena: kontakizun bakoitzak, ezinbestean, irakurlearen konplizitatea behar du. Izan ere, esaten ez direnak esaten direnak bezain garrantzitsuak dira, bukaerako interpretazioa, sarritan, norberaren esku utzita.
Ez da arinki irakurtzeko liburua, ipuin bakoitzaren amaieran hausnarketarako tartea uzten duten horietakoa baizik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui