kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Manex Erdozaintzi-Etxart - Herriaren poeta / Agurtzane Ortiz / Elkar, 2010

Poesiaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-09-03

Esaldi bat egin zait adierazgarria liburu honetan. Agurtzane Ortizek idazten du: “Zer da poesia? Nola sortzen da? Zerk sortzen du? Zer da poeta izatea? Galdera horiek egiten zizkion Erdozaintzik bere buruari behin eta berriro, erantzun bila, buruan zebilkionari azalpena aurkitu nahian. Erdozaintzik ez zuen uste inor zenik poesiaz mintzatzeko, ez zuen bere burua gai ikusten poesia aztertzeko, epaitzeko edo metrika kontuak bereizteko. Literatur teoriarik ez zuen; bazekien, ordea, poesia egiten, brneko mundua eta sentipenak hitzen bidez kanporatzen eta besteei zabaltzen”.

Gustatzen egin zait testua, esaten duenagatik baino, irudikatzen duenagatik gehiago, alegia poesia barne munduan sortzen eta, kanpoan gauzatzeko, hitzak aukeratzen dituela ekartzen badit gogora. Pepe Hierrok ere antzeko definizioak eman zituen. berak ere, nonbait, ez zekien zer zen poesia, baina poesia beraren baitan zegoen.

Poeta klase asko dago eta, gehiegi ezagutu ez banuen ere, Manex Erdozaintzi sentimenduen poeta zela esango nuke. Baina sentimenduak ez dira hutsak izaten, ez dira bakarrik ibiltzen; zerbaiti lotuta datoz, edo zerbait dakarte beraiei atxikirik, eskutik ez bada, arimatik. Sentimenduak sentimendu asko gordetzen ditu bere baitan; munduak beste mundu asko estaltzen dituen bezala, bere barnean. Sentimenduak

izan daitezke erlijiosoak, sozialak, politikoak, telurikoak, naturaren besarkada bilatzen dutenak, eta abar..

Bakoitzari berea eta Erdozaintziri, behintzat, hizkuntzaren sena eman behar. Hortik aurrera, sentimenduak eta kontuak, arrazoiak edo ez-arrazoiak esateko gai zela erakutsi zuen.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak