« Poesiaz | Ipurdi argidunen xarma »
Kontrarioa / Lander Garro / Susa, 2010
Nire baitan daude biak Aritz Galarraga / Deia, 2010-09-04
Oliveira. Raul. Orereta (sic) herriko morroia. Pontika auzoa bizileku, paisaia etorkin langile laua.Hogeita gutxi. Xakea afizio (ez esan, mesedez, jokoa denik), liburu saltzea behin behineko ofizio. Ametsa du buruan, idaztea baino idazle izatea. Ametsa da buruan, fotoak, kazetariak atzetik, “Nobel sarirako lehen hautagai euskalduna zara” galdezka. Bitxia da zerbait egin nahi izatea eta ez egitea, gaztigatuko diote ordea. Baldar neskatan (baliokide maskulinorik?), gauero katuarekin bueltatzen da amaren altzora, independente nahi lukeenak. Oskar du lagun, min, Oskar du xakean kontrario, egunerokoan konplize. Harekin husten ditu tabernak. Eta Jose Zarate margolaria ezagutzeak, bere emazte Gabriela, bere biloba Paula, itzulipurdikoa emango dio Oliveiraren presente traketsari. Hasiko da idazten, alegia. Edo hori irudituko zaio irakurleari. “Liburu on bat idatzi, inoiz idatzi den libururik onena”.
Honaino Kontrarioa nobelaren erraiak, nahiago baduzue, engranajea. Gero, aipagarria da: batetik, nerabe-gazte garaiaren erretratua, nola harrapatzen den urte horien nahi eta ezina, harrokeria berezkoa, besteenganako destaina, erdipurdikoak gu ez gainontzekoak direlako ustela. Azken batean, horixe baita nobelaren argazkia, batetik atera baino lehen bestean sartu beharra, ezin asmatzea zein den mundura ateratzeko jantzirik egokiena. Hogei urteen bueltan dabiltza protagonista eta pertsonaia gehienak, berde artean, formazio garaian, halakorik balego edo inoiz bukatuko balitz: Salinger, Waits, Cano, Hopper, M-ak dabiltza orriotan bueltaka, erreferentzia estetiko. Zergatik ez, iniziazio nobela bat ere badelako Kontrarioa, adituen arabera Bildungsroman bat, edo horrelako zerbait. Baina nahikoa espres, hori bai, denbora tarte aski laburrean gertatzen baitira hemengoak.
Aipagarria da: bestetik, liburuko nerabe-gazteak klase eta kondizio jakin batekoak direla, leku bat dutela munduan, nongotartasuna.Orereta (sic) esan dugu, Pontika, Beraun, Galtzaraborda. Hartu Oliveira (abizena bera,Galiziatik): Unibertsitatea utzitakoa dugu, ikasle petrala; liburu lapurreta batekin, merkatal gune batean, hasten du kontakizuna; bonboi batzuk, liburu bat oparitzea, gauza arraroak dira hemen. Gainera taberna zuloan galtzen dute haurtzaroa, gero eta zuloago, eztabaidan, ametsetan, zurrutean. Galtzaileak dira, edo ez erabat, ematen du aterako direla, ez segur aski denak. Mundu hau ez dago haientzat egina, ez horixe. Baina haiek baino ez dute aterabidea, haiengan dago, inon egotekotan, izan baino egiteko aukera. Azken batean gure kontrario behinena gure baitan baitago. Irtenbidea gure baitan dagoen bezalaxe. Eta horixe demostratzera dator Oliveira, biak gure baitan daudela. Eta interesgarria da ikustea nola Garrok uzten duen ia leku berean Oliveira kontakizuna bukatzean, pertsonaiak oro har, ez dituela salbatzen, ez erabat hondoratzen, pertsonaien esku uzten duela kasik euren geroaren gakoa.
Aipagarria da: azkenik, hori denori nola egiten den sinesgarri, nola dagoen eraikia, osatua, harilkatua, nola egiten zaigun egiantzeko eta ezagun eta gertuko kontatzen zaigun istorioa, pertsonaiak, giroa. Ondo daude pertsonaien arteko elkarrizketak, haien hausnarketak. Ondo egina dago, finean, lehen aipatzen genuen argazki orokorra, harrapatzen dituen garai, egoera, geografia, piezak beren lekuan egoki sartzen diren sentsazioa. Lander Garrok lehena du eleberri hau, eta txukuna atera zaio, gustura asko irakurtzen da. Ez zait orain bururatzen zer gehiago behar den liburu batekin gozatzeko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi