kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Sinesmenak eta usteak / Agustin Arrieta Urtizberea / Alberdania, 2010

Zentzu komuna Javier Rojo / El Correo, 2010-08-21

Agustin Arrieta-Urtizberearen baitan itxuraz desberdinak ematen duten bi joerak bat egiten dutela esan daiteke: filosofia eta informatika ikasketak burutu baititu, bere ibilbidean zientzia eta filosofia ezin bereiz daitezkeen osagaiak dira. Ibilbide horren emaitza dugu saiakera liburu hau, Sinesmenak eta usteak izenburua duena. Sinesmenen aurrean hartzen dugun jarreraz aritzen da liburuan eta lehenengo momentuan sinesmenek egiarekin duten lotura berezia azpimarratzen da. Egiarekin daukagun konpromiso baten berri ematen digute sinesmenek; izan ere, uste izatekoa da egiazkotzat hartzen ditugun gauzetan baino ez dugula sinesten. Dena dela, erlijio sinesmenen kasuan, gauzak pixka bat desberdinak dira, zeren beste era batez jokatzen baita mundua nola den eta nola izan beharko lukeen bereizten dugunean. Lehenengo kasuan, egiarekiko erlazio hura azpimarratzen da, eta bigarren kasuan, berriz, nahien eta balioen esparruan mugitzen gara, eta, antza denez, erlijio sinesmenek bigarren honekin zerikusi handiagoa daukate lehenengoarekin baino. Sinesmenen aurrean Arrieta-Urtizbereak zentzu komunaren erabilera proposatzen du, zientzian erabiltzen diren prozeduretatik gehiegi bereizten ez dena. Behaketa, oroimena eta arrazoia dira zentzu komunaren oinarriak. Azalpena aurrera eraman ahal izateko idazleak gurutzegramaren analogia erabiltzen du. Bertan esaten dena sinetsi ala ez, liburuak, nire ustez, aldeko puntu bat dauka: idazleak argi azaldu nahi izan ditu bere ideiak, eta horretarako ez ditu alde batera uzten adibideak.

Agian, filosofian adituak diren pertsonen ikuspuntutik begiratuta, kontuaren azalean geratu da, baina irakurle arruntak eskertu egingo dizkio ideiak argitzeko (hau da, ez iluntzeko) egin duen ahalegina. Edonola ere, kontraesanen bat ere nabari daiteke noizean behin, esate baterako, eraltibismo postmodernoaren kontra aritzen denean: nago, idazlearen gogoaren kontra ere, bere iritziak batzuetan ez ote diren halako erlatibismo baten ondorioa.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak