« Denbora enaren hegaletan | Lagun baten gonbidapena »
Jauzika / Bixente Serrano Izko / Pamiela, 2010
Ohiko heterodoxia Javier Rojo / El Correo, 2010-08-14
Izen bat eman behar delarik, Bixente Serrano Izkoren eskutik datorkigun Jauzika izenburuko liburu hau aforismo-liburua dela esan daiteke. Tira, kontua arazo nominalista hutsa izan daiteke, baina izendatze honekin irakurleak gutxi gorabeherako ideia bat eraiki dezake liburuan aurkituko duenaren gainean. Atal laburrez osatutako liburua da, eta hiztegi pertsonala osatzera heltzen ez bada, ordena alfabetikoa kontuan hartzen ez delako da. Horrelako liburuak, bestalde, aspaldian arrakastatsuak izan dira gure artean, Sarrionandiak idatzitakoak lekuko. Liburuaren hitzaurrean azaltzen du idazleak zergatik hautatu duen bide hori munduaren aurrean duen ikuspuntua azaltzeko “Jauzika pentsatzen dugu” diosku lehenengo esaldian, horrelako baieztapen kategorikoan ziurtasun osoko jarrera bat azalduko balu bezala. Edonola ere, bere jarrera, gai orokor batzuen inguruan dituen ideia solteak azaltzeko planteamendua, justifikatuta geratzen da horrela. Aforismoaren izena jarri diet ataltxo horiei, eta aforismoek izaten dituzten ezaugarriak azaltzen dira bertan: paradoxarako joera, azaleko egia faltsua eta ezkutuko egia berdaderoaren artean dagoen aldea azaltzen digularik; umorearen presentzia —baina Serrano Izkoren umorea mingotsa da oso— desengainuaren ondorioa, errealitatearekiko babesa ia; hitz jokoetan pentsamendu sakonak bilatzen ditu, testu batzuk poemen mugan geratzen direlarik…
Euskal Herritik saiatzen da mundua ulertzen, eta heterodoxiaren jarrera nabarmentzen zaio idazleari. Kontua da Euskal Herrian Serrano Izkorena bezalako heterodoxia ohiko xamarra dela, heterodoxia hori zenbait gizarte-taldetan jarrera nagusia bilakatzeraino. Jarrera hori nolabait definitzekotan, jarrera antimodernoa dela esango nuke. Esate baterako demokrazian sinetsi nahi du, baina burgesia ez du batere gustuko; progresoa teknokraziaren diktaduratzat hartzen du; eta euskal gatazka dela eta, muturreko jarreren artean erdibideko oreka zailean geratzeko ahaleginak egiten ditu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi