« Familiaren ohorea | Ohiko heterodoxia »
Denbora enaren hegaletan / Karmele Igartua / Pamiela, 2009
Denbora enaren hegaletan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-08-13
Berrogeita hamar urterekin bigarren poesia liburua kaleratu du Karmele Igartuak. Poesia ez da (aspalditik badakigu) adin kontua; ezta hitz kontua soilik. Poesia eta gaztaroa, biak elkarrekin, lotzen dituenak poesiaz, eta bizitzaz, aurreiritzi finkatu samarrak ditu. Egia da gazte askok poeta izan nahi dutela; bizitzaren jarioan; baina egia ere bada, poeta gutxi direla gazteak. Poesia edo literatura mundua irudikatzeko modu bat da, eta munduaren aurrean joera asko daude; eta batzuk eskarmentuak irakatsiak dira; eta beste batzuk, aurrera nahiak; eta beste batzuk, alderrai ibili izanak. Eskarmentua lehen bezainbeste ez hartzea kontuan gure garaiko ikurra da, non bestelako balioak nagusitu diren: esaterako zinezkotasuna (alegia, bat-batekoa denean), edo haren izenean salgai dagoen joera, intuizioaren aldekoa.
Karmele Igartuak landu egiten du bere poesia, irudigileak harria bezala. Lanketa hori ez da gaur egungo moduei atxikia; baizik eta aspaldikoei. Bada poeta kontsakratu eta estimatuen oihartzuna hitzak aurkezteko maneran; metaforak airera jaurtitzeko gogoan; neurriaren haria modu ikusezinean zabaltzeko joeran; poemaren bi aurpegiak erakusteko desiran (deabruak batetik, aingeruak bestetík; egitura bortxatu gabe); poemak bitan banatzeko beharrean. Bitasuna da poemen erakusle (tentsioa hautsi nahi eza, finean). Dialektikarik ez dago, kontraesanik ere ez dagoelako. Arnasketak agintzen du erritmoa poesian; eta arnasketa, norberaren indarraren erakusle da. Erritmoa pausatu eta lasaia dugu Karmele Igartuarena. Poliki-poliki abiatzen da irudien lurraldean barrena.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi