« Haragiaren deia etsia | Denbora enaren hegaletan »
Jendeen jende / Mattin Irigoien / Alberdania, 2010
Familiaren ohorea Javier Rojo / El Correo, 2010-08-07
Euskaraz argitaratzen diren antzerki lanen kopurua anekdotikoa suertatzen da euskal liburugintzan. Estatistikak begiratu gabe (ez ditut Torrealdaik plazaratzen dituen datuak kontsultatu) esan daiteke lan berri oso gutxi agertzen zaizkigula azken urte hauetan. Eta inpresioa dut (berriro susmoak) Ipar Euskal Herrian tradizio handiagoa dagoela antzerkia egiteko Hegoaldean baino. Egoera hau bakarrik kontuan hartuko bagenu ere, aipagarria litzateke Mattin Irigoienen eskutik datorkigun Jendeen jende izenburuko antzerki lana, aurten Donostia Hiria saria irabazi duena. Baina lan honek beste ezaugarri batzuk baditu, interesa pizten dutenak. Bi zatitan banatutako antzerki lan honetan anekdota txiki bat kontatzen da: Agerre familiaren adar guztiak batu egingo dira jatorriko etxean, eta bileraren prestaketan aritzen dira bertakoak. Halako anekdotan oinarrituta, idazleak gertakariak sinbolismoz janzten jakin du eta anekdota txikia erabili du beste gauza batzuez hitz egiteko. Familia, ohorea, odola? honelako osagaiak agertzen zaizkigu, bai zuzen bai zeharka, poliki-poliki familian sekretu lotsagarri bat gordetzen dela jabetzen garen bitartean.
Kontua da, antzerki honetan agertzen diren bezala, horrelako kezkek mundu tradizional batean baizik ez dutela garrantzirik eta ondorioz lana modernitatearen eta tradizioaren arteko gatazkaren alegoriatzat ere irakurri daitekeela. Izan ere, istorio honetan odolaren garbitasunak eta familiaren ohoreak harrapatutako eta itotako pertsonaia batzuen aurrean gaude, eta pisu horietatik askatzen ez diren bitartean nekez lortuko dute bizitzari aurre egitea. Egoera horretan ironia mingotsa ere agertzen zaigu noizean behin, eta batzuetan ematen du pertsonaien jokaerak argumentuan barik, sinbolizatu nahi diren ideietan duela oinarria. Hizkera ere aipatu behar da: testu gehiena Iparraldeko hizkera irudikatzen saiatzen delarik, zail gerta dakioke hegoaldeko irakurleari. Baina tira, irakurleek ere ahalegintxoren bat egin beharko dute noizean behin.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi