« Argiak, ilunak… nora ezean | Mendearen kronika »
Baina bihotzak dio / Xabier Montoia / Elkar, 2002
Herriminetik abiatuta osatutako mapa unibertsala Jon Kortazar / El País, 2002-04-15
Bistako ezaugarri bi ditu Xabier Montoiak atera berri duen Baina bihotzak dio liburuak. Espazioaren tratamendua, lehena, oso toki desberdinetan kokaturik agertzen baitira ipuinak, espazio unibertsal bat sortu arte; pertsonaia bakoitzari egokituriko hizkera eta teknika agerbidea, bigarrena.
Montoiak batasun haria duten ipuin eta narrazio liburuak idazteko joera du, eta horrela geratu zen Gasteizko hondartzak deituriko liburuan. Honetan ere antzera moldatu du narrazioen zioa: Euskal Herritik kanpo, toki desberdinetan bizi diren euskaldunen bizitzaren inguruan eratu ditu ipuinak, eta konplexutasun horren barnean, guztiek dute Euskal Herrira itzultzeko gogoa, eta herrimin horrek eman dio batasuna liburuari.
Itzultzeko arrazoiak oso desberdinak dira, askotan sentimentalak, ez baita ahaztu behar tokien mapa marrazten den heinean sentimenduen mapa ere adierazten duela idazleak. Sentimendu desberdinen marrazketa, sentimenduen geografia osatu arte.
Hariaren batasunaren aurrean, baina, pertsonaien eta hizkeren ugaritasuna dago. Asko dira tokiak, era askotakoak dira euskaldunak, hemengoak eta hangoak, edadez ere oso diferenteak, eta izaeraz, eta hizkuntzez, polifoniaren ariketa sortu arte ipuin liburuan. Hemen badago iparraldeko hizkeraren berri, bizkaieraren agerpena, estandarraren isla… Pertsonaiek mintzaira dute, ipuin askotan teknika desberdinak agertzen direlarik: narrazio laua, errealismoaren ikutua, errealitatean igaro diren gertakariak agertzeko gogoa, ekintza baten inguruko pertsonaia desberdinen iritzi poliedrikoa, barne bakar hizketan moldaturiko narrazioa… Ipuin bakoitzak bere nortasun propioa osatu arte.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi