kritiken hemeroteka

8.829 kritika

« | »

Norbait dabil sute-eskaileran / Harkaitz Cano / Susa, 2001

Norbait dabil sute-eskaileran Alonso Egiguren / Aizu!, 2002-04

Istorioa: hiru poema sorta ditu lasartearraren bigarren poema liburu honek: lehendabizikoan, Sismografian, eguneroko gauza nimiñoei erreparatuta ateratako kontraesanen deskribapena dugu. Bigarrenean, Sute-eskaileretan bizi direnak, miresten dituen artista eta pertsonaiei egin nahi izan die Canok bere omenalditxoa; eta azkenik, Brooklynerako hirugarren irteera zatiko poemak New Yorkeko bere egonaldian idatzitakoak dira eta hango bizimoduari buruzkoak agertzen zaizkigu.

Emaitza: poesian jantzita ez gaudenontzat eskas samarra izan daiteke lehendabiziko irakurtaldia; are gehiago egilearen sentimenduen agertoki baino ezkutalekua denean topatzen duguna. Halere, gozatzeko moduko halako zati asko ditu eta bigarrenean harrapatutako zenbait lerro, edo hirugarrenean…

Pasarte bat: asko daude, gure ustez, nabarmentzeko modukoak, bat aukeratzeagatik hurrena hartuko genuke: Ez da gure errua / guk beti maite dugu pertsona bera / gorputz ezberdinetan izan arren / Baina maite dugun jendea aldatu egiten da.

Aipagarria: liburuaren aurkezpena egin zuenean egileak botatako hitzak gogoratu nahi ditugu, poesia liburua izanik hurrena bota baitzuen: “Hauek poemak dira. Batzuek funtzionatzen dute eta beste batzuek ez. Garantia bat bada nahi duzuna, erosi telebista”.

Azken kritikak

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Maddi Galdos Areta

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Asier Urkiza

Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien

Nagore Fernandez

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak