« Ahaztuen mendekua | Aldarrikapen poetikoak »
Zenbaki lehenen bakardadea / Paolo Giordano (Koldo Biguri) / Alberdania, 2009
Lirikotasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-03-12
Lehen kapituluak sekulako indarra du. Elurrak estalitako paisaia, eskiatu nahi duten neska-mutilak, lotsa eta istripua, zoritxarra, istripua eta lotsa. Oso eleberri tristea da; hori iruditu zait behintzat niri, tristezia lirikoa duena, ordea. Lirikotasunak edozer gauzari erantsita, bai pozari eta bai tristeziari ere, distira egiten du; eta nabarmentzen da. Elurrak ere distira egiten du, eta leihotik begiraturik ikusten da lurra zuriz estalita. Elurra, batzuetan tristea eta besteetan alaia izaten da; baina lirikoa, jakina. Ai, kontu txikien lirikotasun galdua!
Bakardadea ere lirikoa da, gehienetan. Baina lirikotasun hori izan daiteke komikoa edo dramatikoa. Gutxitan, ordea, tragikoa. Bakardadeari buruzko eleberria dela esan zuen egileak berak, ez dakit zein bakardadetatik erorita. Eta egia da Alice eta Mattia pertsonaiek bakardadea zer den badakitela, baina ez oso ondo bakardadeari aurre nola egiten zaion. Saiatzen dira, baina ez dute lortzen beren patuari ihes egitea. Haurtzaroa oinarrizkoa da, bertan marrazten baita zuhaitz bigun baten azalean bezala, bihotzik ez duen haltzaren azalean bezala, gerorako bidea. Gizakiok ordea bihotza bai: samur eta odolezkoa, laztanera isuria, hitz leunari emana. Ondorioak latzak bainoago tristeagoak dira, bidean aurkitzen dituzten oztopoek ez baitiete utziko izan daitezke izaten. Eta badirudi ere, zenbait pasartetan, ez dakitela ere zer izan daitezkeen. Beste kontua da zer izan nahi duten.
Beste bakardade bati erantsita uzten dio bakardadeak bakardade izateari. Aritmetika kontua da, lirika bainoago. Matematika konplikatua omen: sentimenduen azterketa bezain konplikatua.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi