kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ahaztuen mendekua / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2009

Ahaztuen mendekua E.B. / Aizu!, 2010-03

Irati basoan zehar egindako ibilaldian sekulako haserrealdia izan dute Anak eta Oskarrek. Bikotea osatzen zuten orain arte, baina Anak jakin du Oskar beste batekin ere badabilela, eta larrutik ordaindu beharko duela diotso mutil-lagunari. Liskarraren ondotik bereizi egiten dira mendian: Oskar autoa utzia duten lekura itzultzen da; Ana, berriz, ez da inondik ere agertzen.

Horixe da Alberto Ladron Aranaren eleberri berriaren abiapuntua. Hortik aurrera, hainbat gai ukitzen dituen nobela poliziakoan zehar eramaten gaitu idazleak, korapiloa askatu dela sumatzen dugun arte. Hala ere, ezustekoa (ala ez) hartuko du irakurleak azken kapituluan. Bikote harremanak, harreman heterosexual, bisexual eta homosexualak, lan harremanak, arrakasta eta porrota, sentimenduen mundua… Esan bezala, hainbat gai ukitzen ditu eta, barnean, Ladron Aranaren nobeletan ohi bezala, gerra kontuak, Espainiako 1936ko Gerra Zibila hain zuzen ere, kasu honetan.

Detektibe lanak gustuko baditu, laster sartuko da irakurlea Oskar eta Xabierren larruan, azkeneraino tentsioa mantentzen duen liburuan zeharreko bidaian laguntzeagatik, horixe baita Alberto Ladronek eleberri honekin lortu duena: irakurlea ere laguntzaile izatea nahi du Oskarren bizitza goitik behera aldatuko duen gertaeraren irtenbidean. Ondorioz, gustura irakurtzeko suspense nobela da hau.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak