« Komunezko zerua | Amets baten bila »
Moserikordia Etxea / Joan Margarit (Mikel Garmendia) / Alberdania, 2009
Egia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-03-05
Joan Margariten Poeta gazte bati gutun berriak izeneko liburuan honako testu hau irakur daiteke: “Poeta gazteek ikasi beharrekoen gaien artean garrantzitsuenetakoa klasikoen irakurketa da, denbora pasa ahala ahantzi ez ditugun poetena, haien lanak beti ere badituelako indarrà eta interesa”.
Interes berritua eta indartsua aurki daiteke Miserikordia Etxea liburuan, Juan Ramon Makusok euskaratutakoan. Lana elkarrizketa moduan hartu behar da, bi poeten arteko gogoeta-trukaketa, lasaia eta baketsua. Asko ikasten da poetei entzunez, batez ere pentsamendua abian jarri eta, poetei ez ezik, gizakiari berari interesgarri zaizkion kontuez mintzatzen direnean. Poetari buruz esna baitaiteke ezer ez zaiola arrotz, dena izan daitekeela poesiagai, edo lehergai. “Poeta ohituta dago sastraka artean egia bilatzera”, dio Margaritek elkarrizketa horretan. Egiak, gezurrak ez bezala, ez du fama onik, eta ez da egiaren errua, egia gezurretarako erabili izan dutenean baizik. Baina Margariten egia gehiago bilatu behar da moralaren lurraldean, edertasunarenean baino. Makusoren poesia bezala. Biek ala biek badute puntu komun bat, hari guztiak biltzen direnekoa, edo biltzen dituztenekoa. Bilgunea, alegia, Miserikordiako etxea.
Poeta gazte bati gutun berriak liburuan ere irakur daiteke honako testua: “Coderch de Sentmenat arkitektoarengandik ikasi nuen originaltasun hitzaren zentzugabekeria”.
Hitza ez da urrutira iristen, beste norbaitengan etxe egiten ez bada; entzule edo irakurlearen benetako etxe, une batez sikiera, ez bada bihurtzen. Margaritek une oro aldakor den errealitateari eusten dio, alegia bizitzari, hitzez haratago doazen irudiez.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi