kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Komuneko paperean / Imanol Epelde / Egaroa, 2009

Komunezko zerua Jose Luis Padron / Bilbao, 2010-03

Poemak komunean idatziak eta komunean irakurtzekoak. Imanol Epelderen poesia intimista dela argi eta garbi dago. “Komunean errefuxiatuko naiz mundutik”. Halaxe dio poema batean eta halaxe egiten du idazten ari denean ere. Zoriontsu da, inoiz baino zoriontsuagoa. Baina munduak botagura sortzen dio sarri, gure zurikeriak, gure krudelkeriak jasanezinak zaizkio. Horren guztiaren erantzuna da bere poesia. Botaka egiten du komunera. Momentua ez da atsegina, baina ematen duen lasaitua ez da konparagarria ezerekin

Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean argitaratutako poemak hartu, bere anaiak musika jarri, eta “Komuneko paperean” izeneko ikuskizuna osatu dute elkarrekin. Zuzenekoa. Dramatizazio erakargarria eta originala. Poema intimistak giro intimistan (aretoa komun bihurtzen dute) proklamatzen dituzte. Proklamatzen diot errezitatu baino zerbait gehiago egiten saiatzen direlako, hitz bakoitzari gorputza ematen saiatzen dira, hitzak zaunkak badira horzkadaka ahoskatzen saiatzen dira. 50 minutuko ikuskizuna da, 30 poemez osatua, oinarrian musikaz (batez ere elektronikoa) lagunduta. Emanaldiaren inguruko informazioa blog honetan aurki daiteke: www.komunekopaperean.com. Aurten gainera, ikuskizunak forma berri bat hartu du, paper bihurtu da. Komuneko paper. Baina Colhogar etxetik ezezkoa jaso zuten. Serio galdetzen zieten komuneko paperean poemak inprimatzeko modurik ezagutzen zuten. Baina haiek ezetz. Komuneko paperean literatur lanak publikatuta zituen enpresa batekin jo zuten arte.

Amorrazioz eta tristuraz beteta dauden poemak dira asko. Munduarekin haserre zegoen garaikoak asko. Eta hala ere, umorez ausartzen da. Nahi baino gutxiagotan ordea. “Umorea da nire ustez bizitza bizitzeko eta bizitza idazteko armarik konbatiboena. Umore bilaketak etengabekoa izan behar du. Nekeza da eta diziplina handia eskatzen du. Jarrera bat dela esango nuke. Egunero lantzea eta aldarrikatzea nahiko nukeen jarrera bat dela erantsiko nuke, lortu oso-oso gutxitan lortzen dudan arren”.

Komuna bera da jomuga. Epeldek komunean aurkitu du bere zerua. Pentsa! Emanaldietara ere komuna eramaten du! Komunean sortu izan du eta sortzen segi nahi du deskubritzeko beste mila zeru dituela jakitun.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak