« Zure ondoan, bakarrik | Hutsuneen hutsa »
Marina Suredaren amets urratuak / Joxe Belmonte / Erein, 2009
Amets baten bila Javier Rojo / El Correo, 2010-03-06
Joxe Belmonte F. de Larrinoa poliki-poliki ibilbide interesgarria egiten ari da euskal literaturaren arloan. Ibilbide honen azken urratsa nobela bat da, Marina Suredaren amets urratuak izenburua duena. Nobelaren hasieran ematen du amodiozko istorio baten aurrean gaudela. Marina Suredak berrogeita lau urte ditu, ezkonduta dago eta oso gazte izan duen semeak etxetik alde egin berri du, ezkonduta. Alde materialetik begiratuta, badirudi behar duen guztia duela emakume mallorkar honek, baina hamar urte lehenago ingeles ikastaro batean ezagutu zuen gizon baten eskutitza jaso du eta ezkutuan zituen sentimenduak azaleratzen dira. Ustekabean, gizon horren bila abiatzea erabaki du Marinak, bere bizitza erosoa utzita. Amodiozko istorio bat azken finean, krisian sartzen den emakume helduak gazteagoa zenean izan zituen sentimenduak berpiztu nahi baititu, zoriona eskuratzeko bigarren aukera bat galdu nahi ez balu bezala. Nobelaren lehenengo erdi honetan, gaia eta teknika nolabait bat eginda, halako istorio sentimentaletan agertu ohi den narratzaile orojakilearekin egiten dugu topo. Emakumearen kontzientzian sartuta ikusten dugu, eta protagonistaren sentimenduen eta pentsamenduen berri ematen digu, emakume horren historia gorabeheratsua eta aurrera eramaten ari den bilaketa kontatzen dizkigun bitartean. Baina bilaketa horrek espero ez dituen bideetatik darama, gauzak ez baitira hasieran ziruditen bezain argiak eta amodiozko istorioa thriller bihurtzen zaigu poliki-poliki, euskal gatazkarekin zerikusia duen trama politikoa aurkezten duen intrigazko istorio bat, alegia.
Emakumeak bilatzen duen gizona, François Etcheverry izenarekin ezagutu zuena, aurpegi askotako pertsona zen, eta erabiltzen zituen mozorroetako bat besterik ez zen izen hori. Amodioaren bilaketa mamu baten harrapaketarekin parekatzen den bitartean, konta-moldeetan ere aldaketak gertatzen dira, bilaketan topatzen dituen beste pertsonaiek lehenengo pertsonan kontatuko baitute beren istorioa, eta puzzle moduko bat sortuz joango da, nobelaren erritmoa bizkortzen, errealitateak aurpegi ezberdinak dituela erakusten.
Hasieran dirudiena baino nobela konplexuago baten aurrean gaude beraz, gai asko jorratzen dituena. Liburu hau agian ez da maisulana izango, baina, gure literaturaren mugak ikusita, irakurle helduen neurriko istorioa idatzi du Joxe Belmontek, eta hori, nire ustez, ez da gutxi.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi