kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Euzkadi merezi zuten / Koldo Izagirre / Susa, 2009

“Euskaldunen odolak ez du odolkiyak egiteko ere baliyo” Gema Lasarte / Argia, 2010-02-07

Euzkadi merezi zuten Hordagok argitaratu zuen 1984an. Urte berean, beste batzuen artean, Itxaro Bordaren Emakumeak idazle (Txertoa), edota Anjel Lertxundiren Urtero da aurten (Erein) liburuek argia ezagutu zuten. Historiaren harira 2002an, Hasier Etxeberriarekin berbetan Koldo Izagirrek zioen, bere literatur ibilbidea buruan, saiatu behar zuela ahaleginak egiten gerora ere interesgarriak izango ziren gauzak idazten. Geltokietako literaturatik urrunduz, horren kontra borrokatuz eta baliabide linguistikoei muzin egin gabe. 25 urte pasatu dira eta pasaiatarrak zerbaitetan arrazoi izango zuen, izan ere, Susak berrargitaratu baitu eleberria. Eta argitalpen berriak kontrazalean laudorio festa eskaintzen dio: “Gaur idatzia bezalako perfekzioz iraun duela denboraren higaturik sufritu gabe, harrigarri moderno estiloaren indarrez”.

Nik esan behar banu, gauzak ez dira gehiegi aldatu duela 25 urtetik hona, izan ere, garai hartan bi bider leitu behar izan nuen eta oraingoan ere sekuentziak, denborak, eta norabideak lerratzeko bi aldiz irakurri behar izan dut. Koldok dio bere prosa poetikoa elipsiek zailtzen dutela. Eta hartara, irakurleak, idazleak abiaturiko bidaian bidaide izan behar duela eta egiari zor, Izagirre ulertzeko irakurleak eraman handikoa izan behar du, ez zaio lana neke egin behar.

Baina bidaia honetan espazioek berebiziko indarra hartzen dute: moilak, itsasoak, mendiak, baserri giroak, sagardotegiak, kaleak, trenak… denak ere, Pasaia-Astigarraga ardatz duten ingurumarian. Nobela sekuentziaka osatua dago, sekuentzia bakoitzak bere tenore, bere istorioa. Horrela, 1920 eta 30eko hamarkadek hartuko dute hitza, eta ahotsa gehienetan Inazio Jauregik, bera izango baita kontakizun honen itzaina. Baina Inazio irakurleari ematen zaion pista bat da istorioak osatzeko eta denbora josteko, izan ere, nobela hasten denetik bukatu arte gertakizun historiko ugari kontatzen baita: baserrian estreinakoz argindarra sartzetik, Indalezio Prieto mitinetan hitz egiten entzuteraino… beste gauza askoren artean. Nire gusturako gehitxo.

Baina espazio, denbora eta sekuentzia bakoitza hizkuntzak bizitzen ditu eta nago literatur lan honek egiten duen ekarpenik nagusiena, hizkuntza paisaiarena litzatekeela. Hizkuntzak egiten du Euzkadi merezigarri. Eta 25 urte eta gero, bere edertasunean dotore, gerra garaiko semantika dugu lekuko. Krika hautsiaren hotsa, fianbreraren soinu petrala… Moila aldeko euskararen doinua, ahozkotasunaren freskura eta umorea: “Halaxe esan zun, neronek entzuna, euskaldunen odolak eztu odolkiyak egiteko ere baliyo”. Eta Más geyo, liburua leitu ta gero.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak