kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Musika airean / Karmele Jaio / Elkar, 2009

Gerontofobiari stop Gema Lasarte / Argia, 2009-12-06

Karmele Jaio etenik gabe liburuak argitaratzen ari zaigu, sei urteren buruan hiru baditu erdibituak eta horien artean eleberri bi. Bada marka gero! Eta hori gutxi balitz idazten duena ondo saltzen da, izan ere, berrargitalpen bat baino gehiago ezagutu ditu Hamabost zauri (2004) ipuin liburuak. Ez dago zalantzarik, irakurlegoak emakume honek idazten duena erraz eta gozo irakurtzen du. Berak dio ez lukeela eztimieleroa izan nahi, baina harremanen konstelazioetan sartzen da eta horrek nonbait badu biska eragina.

Ez diot leitu zaharra Anna Caballé kritikari katalanari, Lo mío es escribir (2004) liburuari egindako sarreran, oraindik orain, emakume idazleen lanak kritikak ez dituela behar bezala ikusten; aldiz, irakurlegoa gero eta femeninoagoa dela. Eta hortik emakume idazleen arrakasta, eta Europari begira ari zen Caballé.

Beraz, nago Caballék aipatzen duen paradoxa horren paradigma dugula Karmele Jaio. Kritikak gauza asko esango ditu, baina irakurlegorik gabe geure literatur sistemak jai dauka. Eta Musika airean nobelan zer aurkituko dugun? Niri, asko gustatu zaidana protagonista emakume edadetua izatea da, Uxue Alberdik bere Aulki jokoan (2009) eta Xabier Montoiak Golgotan (2008) paratu berri dituztenen antzera. Gustatu zait, izan ere, kritika feministak —Naomi Wolfen El mito de la belleza (1991) liburua datorkit burura— esaten zuen emakumeok edade batera arte edertasunarekin borrokan aritzen garela eta horrek erremediorik ez duenean, zahartzaroak uzten dituen aztarnen aurkako intentsitate handiko gudari ekiten diogula. Emakume adinduak ikusezinak dira. Ez dira telebistan azaltzen. Ez daude inon. Baina existitzen dira.

Piel que habla (2001) liburuan Marta Azpeitiak gaztetasunaren estetika hainbestetaraino jorratzen den tenorean, gerontofobia sortzea ezinbestekoa dela esplizitatzen zuen. Beraz, Musika airean duen emakume honen gogoetek eraikitzen dute kontakizuna. Leihotik begira dago. Baina ez ezagutu gabeko eta ezagutu artekoaren fronteran jarrita, Carmen Martín Gaitek esango zukeen modura; ezintasunetik begira baizik. Bizitzea gogoratzea duelako, iraganarekin bakeak egin behar dituelako, memoria lagun.

Elenak, gainera, ez du hitz egitea gustuko, plazari begira dago eguna joan eguna etorri. Baina, halako batean emakume ekuatoriar gazte bat datorkio Iparragirreren antzera kantuz dirua biltzen. Eta, hor egia esan, nahiago zuk, zerorrek, irakurle zure iritzia ematea. Nik aukeran, Eider Rodriguezek Haragia (2007) liburuan etorkin kanpotarrek gure adinduekin duten harremanari egindako begiratua nahiago.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak