« Errealitatearen zurrunbiloan | Gerontofobiari stop »
Eskuen sustraiak / Oier Guillan / Susa, 2009
Utopien galera Javier Rojo / El Correo, 2009-12-05
Oier Guillanek orain arte literaturaren alorrean egin dituen lanak poesia eta antzerkigintzaren esparruan kokatu dira. Eskuen sustraiak izenburuko liburu honetan ez da ildo horretatik aldendu, bi afizio horietako lehenengoari baitagokio. Eta nire ustez poesiaren alorrean maila goreneko idazlan baten aurrean ez bagaude ere, gure testuingururako behintzat poema liburu interesgarria da Guillanek utzi diguna.
Gai batzuen inguruan aritzen dira bertan agertzen diren poemak, eta gai horien arabera banatzen dira testuak hainbat sailetan. Adibidez, munduan agertzen diren miseriak poemak idazteko akuilutzat hartzen ditu batzuetan. Kasu honetan poetak baztertuen aldeko jarrera agertzen du, bere poema horietan poesia sozialarekin nolabaiteko lotura bat eraikitzen delarik. Beste poema batzuek harreman zuzena dute amodioaren gaiarekin, gai hau aurrekoaren kontrapuntua izango balitz bezala.
Dena dela, nire ustez gehien nabarmentzen diren poemak beste batzuk dira: denboraren igarotzea, oroimena eta ahazmena, edota gauzei haurraren begiradarekin so egitea dira beste sail batzuen ardatza. Eta esan daiteke gai horiek liburu osoaren funtsa biltzen duen hezurdura osatzen dutela.
Denboraren igarotzeak oroimenaren eta ahazmenaren kontzientzia izatea dakar berarekin, oroitzea eta ahazmena oreka zail batean baitaude, nostalgiaz zipriztinduta. Poetak adierazten du mundua azaltzen duten ideologia handietan ez duela sinesten, eta horien lekuan ordezkoren bat behar duelarik, haurraren begiradan aurkitzen duela ematen du. Izan ere, haurraren begiradaren nostalgia du, begirada horretan gauzek oraindik ere harridura sortzen zuten garaia berpiztu ahalko balitz bezala, begirada garden eta garbi horren bidez munduari aurre egin ahalko balitzaio bezala. Nostalgia horrek zeharkatzen du alderik alde liburu osoa, eta liburuaren ardatz nagusietako bat osatzen du.
Baina idazlea bere garaiko idazlea da, eta ezin izan dio itzuri idazle-belaunaldi berrienen artean ohikoa den joera nagusiari. Hizkera poetikoan, hiztegian adibidez, aurkitu ahal ditugu halako poesiaren aztarnak. Ideien arteko lotura oso pertsonal eta ia surrealista egiten duenean ere gure artean hain ohikoa bihurtu den poesia mota horren eragina nabarmendu ahal dugu.
Edonola ere, idazleak joera nagusi horri ikuspegi pertsonala eta, lehen esan bezala, interesgarria gaineratzen jakin du.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui