« Giza txorimaloak | Unibertsoa eskuan »
Gulliverren lokarriak / Xabi Borda / Elkar, 2009
Poesia-metodoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-10-23
Xabi Bordaren bigarren poema liburua da. Lehenak Birika zatiak izenburua zuen eta baziren, han, poema gogoangarriak: “Udazken honek / ez dakar hostoen jaustea / ez dakartza gaztainak lurrera / bide bazterretan ez dago ezer / birika zati batzuk besterik”. Udazkena da, eta poemaz gogoratu naiz, bere ezezkortasun eta guzti.
Bigarren liburua da, poesiarenean, Xabi Bordaren hau: Gulliverren lokarriak. Liburu freskoa da, jostaria, baina horrek esan nahi du, justu kontrako itxura hartzen duelako, oso liburu landua dela. Irudiak indartsuak dira: “zeruari zorua hautsita gainera zatozkigun hodeiak”, “hire irribarrea bai dela / masail batetik bestera doan funanbulua”, “gorputz honetan hildakoak dabiltza / hemen jaio ziren hemen bizi dira”, “etxerakoan ahaztu egingo zitzaidan / gauari korapiloa egin / eta kontainerrera botatzea”, besteak beste.
Izenburua Gulliverren zordun denez, pentsatzekoa da badela nolabaiteko harremanik pertsonaia literario haren eta liburu honetan ageri gordean dabilen pertsonaiaren artean. Batetik harridura esango nuke, inguruan denari so egiteko modua, dena berria balitz edo dena berria izateko zorian balitz bezala. Berria denak izua sortzen du, berria izateari uzten dion arte bederen. Geroztik, zaharra da eta zaharra denak ez du jakin-minik pizten. Beraz, behin eta berriro hasi beharra dago, behin eta berriro uharte batetik joateko beharra dago, ez norberak barruan duena kanporatzeko, munduak erakusten duenaz jabetzeko baizik. “Udazkenaren kalkulurako metodoa” poeman dioen bezala. “eredu honekin udazkenaren nondik norakoa / hodei beltzen geometria / aterkien diametroak kalkulatuko ditinagu”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez