kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Gulliverren lokarriak / Xabi Borda / Elkar, 2009

Unibertsoa eskuan Javier Rojo / 2009-10-24

Gulliverren lokarriak Xabi Bordak argitara ematen duen bigarren poema liburua da. Lau zatitan banatu du bere liburua, poema-bilduma honen azpian liburu osoari eusten dion egitura bat dagoela erakusteko. Lau zatien izenburuetan “hezur” hitza agertzen zaigu. Poetak eguneroko bizitzan bilatzen ditu poemak egiteko lehengaiak. Sukaldea, logela, komuna… poemetan kontatzen direnak kokatzen diren toki hautatuak dira. Baina poetak, hurbileko osagai horietan bermatu arren, objektu eta toki zehatzak transzenditu nahi ditu. Eta transzenditze horretan datza poesia honen baliorik handiena. Etxea eta etxe barrukoa, metonimia prozesu baten bidez, unibertsoa izendatzeko baliabidea bihurtzen zaigu. Gauzak honela, poetak ez du kanpoko gertakari handietara jo behar munduaren aurreko jarrera bat aurkezteko, etxeko gauza txikietan bertan bizitzaren tragediak, minak eta ironiak agertzen baitira, bere neurri osoan. Adibide zehatz batekin azaltzeko, poetak bizarra egiten duen bitartean, konketan dagoen urean bataila bat irudika dezake, mundua azaltzeko edozein bataila bezain baliagarria izan daitekeena. Poesia hau aldez edo moldez heriotzari buruz ari da, eta heriotza aurkezteko modu desberdinak erabiltzen dira. Aurreko belaunaldiei lotzen dien haria aipatu dezake poetak, edota gaixotasuna… Osagai desberdinak, azken finean, batzuetan beraien artean loturarik ez dutenak. Edonola ere, osagai hauek bizitzarekin batera doan heriotzaren presentzia nabarmentzeko erabiltzen dira, heriotza eta bizitza ezinbestez batera baitoaz. Eta egoera honetan ematen du heriotza exorzitatzeko nahia daukala, mundua formula logikoen bidez azaltzeko sistemarik egongo balitz bezala.

Aipatu den bezala, lau zatitan banatuta dago eta zati bakoitzaren izenburuan “hezur” hitzak berehala dakar burura bere antzekoa den beste hitz bat, “gezur”. Izan ere, txiki sentitzen da halako munduan poeta, eta mundu hori bere neurrikoa izan dadin ahalegintzen da, ahalegin hori alferrikakoa dela suertatu arren.

Idazkera zuzena erabiltzen du idazleak, eta hitz klabeen artean behin eta berriro agertzen zaigu lokatzaren kontzeptuarekin erlaziona daitezkeenak. Idazleak, nahita edo nahi gabe, gizakiak zerez eginak dauden, horixe aipatzen du, behin eta berriro, lehengai horrek markatzen duen patutik ezin baita itzuli.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak