« De Profundis | Euskaldunak »
Zubigilea / Lutxo Egia / Susa, 2007
Zubigilea Uxue Alberdi / Beterriko Liburua, 2007-11
“Un puente es un hombre cruzando un puente”, idatzi zuen Julio Cortazarrek. Ba, Lutxo Egia zubigilea da zubi baten gainean eserita, eta zubigileei buruz idazten du eta zubigile bakoitzak badu bere zubi gogokoena, eta zubigileen arteko zubiak sortuko dira, eta Deustuko zubia, Salbeko zubia, Areatzako zubia eta Erriberako zubia zeharkatuko dituzte buru barruan beste zubi bat eraikitzeko asmoa jira-biraka duten bitartean… Liburu matriuska da.
Berezia izan da berriro Bilbora itzultzea eta Zorrotzaurreko paisaiari begira jartzea. Berezia izan da Bilboko berri hain mozorro gutxirekin irakurtzea. Ausarta. Puenting literarioa, nolanahi ere. “Eleberri politikoa da”, aitortu zuen egileak berak, eta hala da, baina maisuki korapilatu ditu Lutxok zubien antzera baino, armiarma sareen moduan elkar osatzen duten bi istorio paralelo. Gaur egungoa da bata, ukigarriagoa egiten da: jada Manhattan txikia deitzen dioten Zorrotzaurreko operazio urbanistiko ikaragarriaren baitan, protagonistak eta haren nagusiak zubi bat eraiki behar dute Pavodano arkitekto famatuarekin batera. Bilbora doan edonork usaindu dezake istorio hau.
Bilbora joan hutsarekin ikusi ezin den istorioa da bestea: 1964. urtean, hiru gaztek Bartzelonan jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako finalean sabotajea antolatu nahi dute. Istorioa historiarekin nahasten da eleberri honetan, eta izenak ezizenekin eta, azken batean, gauzen bi aldeek bat egiten dute: zubiak bat bera bihurtzen baititu txanponaren bi aldeak.
Modernoa iruditu zaizkit tematika eta kontatzeko modua, Bilboko ia berezko ugerra eta azkenaldiko distira sumatzen dira orriz orri, bai paisaian, bai pertsonaietan eta baita idazteko moduan ere.
“Liburu bat bi begi dira liburu bat irakurtzen”, esango luke, seguru aski, Cortazarrek. Hala bada, liburu horri bere burua gustatu zaio.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez