kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Western Basque Festival / Miel A. Elustondo / Susa, 2007

Euskaldunak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-11-16

Zalantza handia izan dut Miel A. Elustondoren lan hau nolabait bataiatzean. Ez da eleberria, baina eleberriak izan ohi dituen elementu asko ditu berarekin; ez da narrazioa, baina narrazioa balitz bezala da irakurtzen; ez da saiakera, baina saiakeratik asko du. Egia da jeneroen arteko mugak, gaur egun bederen, lausotu egin direla, postmodernitateak, baldin eta halakorik badago, kontatzeko modu berriak ekarri dituelako. Ez dut esango Elustondoren lan hau postmodernoa denik, ez baitakit zer den, ez baitakit ba ote den ere, kritikarien eta letra gizonen gogoetatik kanpo. Ondo dago jakitunak burua estutzea, ondo dagoen bezala kontalariak kontatzea, nahi duen, ahal duen edo ateratzen zaion moduan.

Elustondok badaki zertan den ahozko literatura. Eredu horri jarraiki antolatu baitu liburua. Estatu Batuetako euskaldunek 1959an antolatu zuten jaia du hizpide. Euskaldunak diodanean Estatu Batuetara joandako hemengo euskaldunak direla ulertu behar da. Asko izan ziren haraino joandakoak eta asko dira han geratu zirenak, amerikar euskaldun bilakaturik, edo euskaldun amerikar, nahiago bada. Honela idazten du Elustondok: “1959ko ekainaren 6 eta 7an lehenengo Western Basque Festival izenekoa egin zen Sparksen (Nevada), Reno ondoko herrian. 5.000-6.000 bat lagun bildu omen ziren Mendebaldeko lau kornerretatik etorriak”.

Jaialdi hartan parte hartu zuten gizon-emakumeak dira liburuko pertsonaia eta protagonista. Idazleak, detektibe edo kazetari lana eginez, askotan batarena ez baita ulertzen bestearenik gabe, jaialdi erraldoi haren arrastotik ibiliz orduko partaideak ekarri nahi izan ditu liburura, horrelakoak ekar daitezkeen modu bakarrean, haien ahotsaz jasoz. Denborak bere lana egiten baitu eta lekuko bakarra aurkitu izan zuen egileak orduko kontuen berri emateko. Lekuko bakarra, ordea, nahikoa da, oroimenaren laguntzaz hutsetik dena berri baitaiteke.

Hortik aurrerakoa puzzlea nola osatzen den erakusten digu Elustondok. Hari-mutur batetik tiraka beste hari-mutur bat agertzen baita eta horrela hari-albainua, alegia Estatu Batuetako Mendebaldera joan ziren euskaldunek beren artean osatutako multzoa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak