« Euskaldunak | Idazlea bere buruarena egiten »
Goizalbaren argitan / Pello Otxoteko / Erein, 2007
Amodiozko poesia Javier Rojo / El Correo, 2007-11-17
Pello Otxoteko Vaquerok amodiozko poesiaren bideetan barrena abiatu nahi izan du, “Goizalbaren argitan” izeneko liburu honetan. Formaren aldetik, poema gehienak bertso librez eginda daude, salbuespenen bat alde batera utzita, non euskal lirika tradizionalaren baliabideak erabili baititu koplen antzeko bertsoak egiteko. Gainera, poema hauek gehienetan nahiko narratiboak dirudite, eta zenbaitetan ez dago argi jakiterik prosa poetikoaren adibideak ote diren.
Gaiari dagokionez, poesiaren gairik unibertsalenetako bat erabiltzea erabaki du idazleak, gaur egun baztertu xamar badago ere, liburuan agertzen diren testu gehienak amodiozko poemak baitira. Poema hauetan aurkezten zaigun amodio hau guztizko amodioa da, osotasunera daraman amodioaren adibidea. Gizon-emakumeen arteko maitasunaz mintzo da poeta, baina maitasun horretan gizakiak berez dituen inperfekzioak gainditurik aurki daitezke bestearen presentziari esker, batak ments duena bestearen presentziak osatzen du. Honek, ordea, ez du esan nahi maitasun hori, ohiko topikoen arabera, zoriontsua-edo denik. Ez du horrekin zerikusirik. Izan ere, halako maitasuna ere min eta saminen iturburua izan baitaiteke. Halako maitasunak bere esparru naturala bilatzen du egunerokotasun arrunta nagusi den mundu batean. Lehenengo pertsonan hitz egiten duen subjektu poetikoa eta bere maitalea eguneroko munduan mugitzen dira, eguneroko gauza arruntak egiten. Edonola ere, egunerokoa bada ere, mundu hori ez da oso zehatza. Izan ere, generikoa, orokorra da pertsonaia poetikoak mugitzen diren eguneroko inguru hori. Gauzak honela, egunerokotasunak bere mugak gainditzen ditu eta sublimatu egiten da, egunerokotasun horretan osotasunaren metafora aurkituko balitz bezala.
Idazleak, bestalde, ezin du alde batera utzi zenbait topiko maitasun poemak egiterakoan. Nabarmena, ziur aski, sentimendu honekiko naturalezak erakusten duen sintonia da, batez ere eguraldiari buruzko erreferentzietan. Osotasunera heldu nahi duen maitasun horrek eta naturalezak hatera joko balute bezala aurkezten da eguraldiaren presentzia hori. Nabarmena da, baita ere, poema batzuek paradoxa ia kontzeptistak aurkezteko duten joera. Amodiozko poesia eskaintzen du idazleak liburu honetan, eta beste garai bateko liburua dela ematen du batzuetan. Ziur aski, ironia punttu bat falta zaio liburuari.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez