kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Ihes-lerroak / Xabier Altube / Erein, 2009

Ideien amarauna Javier Rojo / El Correo, 2009-10-03

Xabier Altube ia ezezaguna da euskal literaturaren arloan. Narrazioren bat edo beste alde batera utzita, oso gutxi argitaratu du orain arte. Ihes-lerroak izenburua duen nobela hau bere lehenengo nobela da eta Opera prima saria merezi izan du 2009ko deialdian. Nobelaren argumentua maitasun-triangelu baten inguruan antolatuta dago. Alicek, Olatzek eta narratzaileak osatzen dituzte triangelu horren hiru erpinak. Bi emakume eta gizon bat, eta ohikoa den bezala gizona beste bi erpinen artean mugitzen da. Alde batetik, Olatz dago, bertokoa, aurretik ezagutzen duen emakumea. Beste aldetik, Alice agertzen zaio bizitzan, frantsesa, mugaz bestaldekoa. Hirurak dabiltza unibertsitatean, postgraduko ikasketak egiten. Triangeluaren inguruan antolatzen da narrazioa, baina nekez esan daiteke triangeluaren kontaketa baten aurrean gaudela, eta maitasun istorioak aitzakia dirudi testu bat sortu ahal izateko. Narrazioa narratzailearen buruan gertatzen da, aspaldiko gertakariak oroitzen egongo balitz bezala. Baina, denok dakigunez, gertatutakoa oroitzea eta asmatzea bereizi ezinak dira, eta irakurleari duda gelditzen zaio ea hori guztia narratzailearen oroitzapena den edo asmazio hutsa. Edonola ere, kontaera hori erabiliz, narratzaileak bere ideiak jaulkitzen dizkigu. Izan ere, narrazioa esaldi filosofikoz beterik dago, eta honek testuari itxura abstraktua, abstraktuegia, astun xamarra maiz, ematen dio. Idazlea bera (nobela idazlea narratzailearengan gorpuztu egiten dela dirudi) esan daiteke hitzen liluraren sarean harrapatuta geratu dela, esaldi abstraktu horien, hitz sakonak diruditen esaldi horien atzean batzuetan ez baitago ezer.

Gauzak honela, sakonena aztertuta esanahi handirik ez duten esaldi liluragarri batzuen bidez xarmatu nahi izan du irakurlea. Nolabaiteko idealismoa hautematen da hor zehar, errealitatean gertatzen direnak gertakari hutsak baino gehiago beste zerbaiten adierazleak izango balira bezala. Nobelaren hirugarren zatian baino ez du ahazten idazleak esaldi arranditsu horien erabilera, eta kontaeran zentratzen da. Orduan sortzen du, nire ustez, atalik interesgarriena literaturaren aldetik begiratuta. Egia da idazlea ausarta izan dela eta esperimentu moduan liburua interesgarria suerta daitekeela, euskal literatura egiteko bestelako aukerak daudela erakusten baita.

Edonola ere, bere balio literarioak nahiko lausotuta geratu dira ideien adierazi nahi etengabe horretan.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak