kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gulliverren lokarriak / Xabi Borda / Elkar, 2009

Zerebro zatiak Igor Estankona / Argia, 2009-10-04

Xabi Bordak Birika zatiak (Susa, 2004) poemategiarekin zur eta lur utzi gintuen. Desolazioari kantatzeko modu eder bat izan zen hura, eta kritiketan genioen “liburu erdi-existentzial bat” zela, eta hustasun hura ikusita, lur erre haren ostean, ez genekiela idatziko ote zuen azpeitiarrak bigarren poema liburu bat, eta hirugarren bat. Iruditu zitzaigun esanda utzi zuela dena, eta ez zuela diskurtso hark ezer berririk ekarriko. Ekibokatu egin ginen, ordea, eta ez genuke nahi oraingoan arinkeriaz aztertu liburu hau. Badauka zerbait idazle honek, eta beharbada poesiaren suizidio hura beharrezkoa izan zen, gainditu egin duelako: hemen dira berriro Bordaren ausardia, etorria eta jarioa, nihilismoarekin nahastu genituen haiek beraiek.

Erritmoa eta musika ateratzen dizkie hizkuntzaren instrumentuei Bordak. Kontzertua ez da gogorra egiten, ostera. Xabi Bordari entzun egiten zaio errezitatzen edo are, idazten. Lumak irrist egiten dio suabeki paperaren gainean. Beharbada izango da poesiaz haraindi ez doalako, bizitzaren alde honi buruz idazten duelako, modu poetikoan. Liburu artatsua idatzi du dena dela, sano egiazkoa. Sinplea. Eta hori oso zaila da lortzen.

Haur literaturaren ikonoan inspiratutako titulua gora-behera, lurraren muga urrunetara baino, poesiaren txundimenaren mugetara egindako bidaia da Gulliverren lokarriak. Biziak dira kordel horiek, eta arimara josirik ditugun hariak dira askotan. Min ematen dute hariok, baina plazer leun bat ere senti dezakegu heriotza, tristezia, gaixotasuna, depresioa… behatzen ditugunean gure neurriko erraldoi baten begietatik. Gizakiok baino hamabi bider handiagoak dira liburuan ageri diren gaiak, eta hala eta guztiz ere arintasun txundigarriarekin tratatzen ditu idazleak. Egoki datorkion hitza hautatuz, estridentziarik gabe eta eleganteki doa ur sakon horietan igeri. Swiften obran bezala, Bordaren poesian ere irakurri ahala joango zara, irakurle, forma emanez dauzkan mila interpretazioei. Baina bidaia lasaitasun sakon batekin egingo duzu.

Itzuli da beraz azpeitiarra bere estilo propioarekin. Gauza guztiz desberdin bat dakar, baina igartzen da berarena dela. Idazketaren emaitza harrigarri horietako bat da Gulliverren lokarriak: atsegingarri bihurtzen ditu saminak eta ironiak, ez dio ematen garrantzi gehiegi ezeri, baina artea eta maitasuna senti daitezke poemarik poema.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak