kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Afrika Express / Urtzi Urrutikoetxea / Elkar, 2009

Adiskidetze baten kronika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-10-02

Egindako bidaien guztien kronikak geografiaren kronika huts baino gehiago dira. Bidaiak, izan ere, bidaiariaren barrenak askatzen baititu, eta libratzen denak gutxitan du zerikusia zeharkatu den espazioarekin. Bidaiatzea adiskidetze prozesua da, poliki-poliki egiten da norberaren ezaguera eta poliki-poliki norberak sakontzen du bere baitako leizean, eta konfiantza hartzen. Azkenik, bidaia amaituta, sentsazio hits eta mingotsa geratzen da, zerbait falta balitz bezala, zerbaitek huts egin balu bezala. Norberaren zati bat da, bidean geratu dena. Soberakoa izanik, haize zirimolek eraman dute.

Urtzi Urrutikoetxeak kontatzen digun bidaia luzea izan zen denboran eta espazioan. Bilbon Renault Express batean sartu, Espainia muturretik muturrera ibili, Marokora igaro eta handik desertualdia, Dakarreraino, Maliko lurrak eta Niger ibaiaren bazterrak zeharkatu ondoren. Bidaiaz dakiguna, narrazioa irakurrita, da beroa izan dela eta jendetsua. Liburuak uzten duen inpresioa ez da turisten argazkiek uzten dutena: dena harri eta monumentu eta ondare historiko. Kronikagilea saiatzen da ikusten dituzten jendeen berri ematen, zein tributakoak diren, zertan egiten duten lan, nola bizi diren, zein diren ametsak. Alde gizakoi eta gizatiarrak garrantzia handiagoa hartzen dute, deskribapen fisikoek baino. Dogon herriko kontuei buruzko pasartea ederra da. Bidean lagunak egingo dituzte, katalanak. Amaiera tragikoa izango dute, Goree uhartearen bisitaren ostean. Uharte horretan pilatu zituzten urteetan Ameriketako lur sail handiak landuko zituzten esklaboak. Uharte horretatik ateratzen dira gaur egun Europara etorri nahi dutenen paterak. Historia hori ere bada, inondik inorako bidaia. Hunkigarria da katalanen heriotzaren berri ematen duen testua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak